Euskal Monetako Biltzar Nagusia, apirilaren 12-an larunbatarekin goizeko 8etatik goiti, Uztaritzeko Lapurdi gelan – 8:30 : Biltzar nagusiko parte hartzaileen harrera, kafe baten inguruan ; Euskal Moneta elkartera kidetzeko edo birkidetzeko aukera 2014 urterako (prezio librea 5 eta 20 euro / eusko artean, kide-saria eguneratu duten kideek bakarrik bozkatzen ahalko dute). – 9:00 : Euskal Moneta elkartea eta SA Herrikoaren ongi etorri hitza eta Biltzar nagusiaren aurkezpena ; 2013 urteko kontuak eta bilan morala. – 10:00 : Euskoaren garapena : Nola garatu erabiltzaile bakoitzaren hilabeteroko bataz besteko aldaketa; Nola emendatu eusko sareko erabiltzaile kopurua; Nor litzateke boluntario, kantonamendu bakoitzean dinamika horren hedatzeko ? – 10:45 : Ondoko taldeetan sartzeko deialdia : Onespen batzordea ; Gidaritza batzordea. – 10:55 : Zerbitzu emaileek, euskotan ordaintzeari mugak ezartzeari buruzko mozioaren inguruan solasaldia (mozioa irakurri). – 11:15 : Elkarteko Kolegio desberdinen ordezkarien hautatzea, Kolegioen Batzordea osatzko. – 11:45 : Zintzur bustitzea Biltzar nagusiko parte hartzaile guzientzat. – 12:00 : Kolegioen Batzordeko ordezkarien bilkura. – 13:00 : 2014ko Biltzar nagusiaren bukaera.
Apr 09 2014