G20aren aitzinean, entzunaraz dezagun herrien ahotsa!
astelehen arratsa aintzin ondoko helbidean: info@bizimugi.eu !)
1. Munduan zehar 950 milio ezin janez goseak atxikiak izan ditezen, hori ez da krisi kapitalista bat.
2. Mundu osoan 4,75 miliar jende pobre izan ditezen, hori ez da krisi kapitalista bat.
3. Munduan miliar bat langabetu izan ditezen, hori ez da krisi kapitalista bat.
4. Lan munduan den jendearen %50-a prekaritatean izan dadin, hori ez da krisi kapitalista bat.
5. Munduko biztanlegoaren %45ak ez dezan edangarria den uraren eskura-tzeko parada zuzenik ukan, hori ez da krisi kapitalista bat.
6. 3 miliar pertsonek ez dezaten gu-ttiengo osasun zerbitzuen lortzeko parada ukan, hori ez da krisi kapitalista bat.
7. 113 milioi haurrek ez dezaten hezkuntzaren ezagutzeko parada ukan eta 875 milio pertsona helduk oraino analfatetak izanez jarrai dezaten, hori ez da krisi kapitalista bat.
8. 12 milioi haur hil ditezen urtero sendatzen ahal diren eritasun batzuren gatik, hori ez da krisi kapitalista bat.
9. 13 milioi pertsona hil ditezen munduan ingurumenaren kaltetzearen eta aldaketa klimatikoaren gatik, hori ez da krisi kapitalista bat.
10. 16.306 espezie desagertzeko punduan izan ditezen, haien barne direlarik ugaztunen laurdena, hori ez da krisi kapitalista bat.