Euskal Herria: Trantsizioa martxoaren 12an hasten da!

Asteazken honetan, martxoaren 12an, Uztaritzen, 2014eko herriko hauteskundeen karietarat,  Euskal Herriko klima-energia erronkentzat, bereziki garrantzitsua den gaualdi bat iraganen da.

70 zerrendatik goiti, Euskal Herriko 41 herritan aurkezten direnak, jada engaiatu dira Trantsizio Energetikoaren Itunaren izenpetzerat. Trantsizio Itun horrek hainbat neurri baditu hiri eremuen hedatzeari buruz, garraio molde alternatiboei buruz, energia kontsumoari buruz, tokiko zirkuitu laburrei buruz, bio-hondakinei buruz, etab (*)
webpacte(frantsesez)
Zerrenda horiek gomitatuak izanen dira txandaka Itunaren izenpetzerat, izenpetzeak herrika iraganen direlarik, arratseko 18:00etan ttanko hasiz, martxoaren 12an Uztaritzeko Lapurdi gelan. Hauteskundeen biharamunean, Uztaritzen, martxoaren 12an hartuak izanen diren engaiamenduen segitzeko Jarraipen Batzorde bat sortuko da.

Bizi!k gomitatzen ditu herritarrak datozen 6 urteetan klima-energia arloko erronkentzat biziki garrantzitsua izanen den gaualdi honetarat parte hartzerat. Gaualdiak jarraituko du janari mahai alaitu batekin eta trantsizio energetikoan engaiatua den herriko etxe baten lekukotasunarekin. Arratseko 19:00etan, lehen aldikotz publikoan emana izanen da 2013ko urriaren 6an Baionan iragan den Alternatiba egunari buruzko 35 minutuko filma. Arratseko 20:00etan, Patrick Sabin jauna, Escource herriko auzapezak aurkeztuko ditu trantsizio energetikoaren interes ekologiko bai eta ekonomikoak herriko etxe batentzat bai eta herri elkargo batentzat. Gaualdiko sartzea urririk da.

(*)Zerrenda horiek hartzen ahal dituzte ere horrez gain beste engaiamendu batzu, Bizi!ren klima-energia tresna kutxatik ateratuak: bizimugi.eu/wp-content/uploads/2013/04/boite_a_outils_BIZI_V4_web-b.pdf

Jada  70 zerrenda pasa dira Ituna izenpetu dutenak eta horien laurdenak osatu du Ituna engaiamendu gehigarri horiekin.

Zerrenda horiek martxoaren 23an Ipar Euskal Herriko hauteskundeetan ordezkatuak izanen diren sentsibilitate guzien adierazgarri dira: eskuina, zentroa, PSa, ezkerraren ezkerra, abertzaleak, etiketa politikorik gabeko zerrendak edo elgarretaratze zerrendak.