Euskal Herria Burujabe, 2023ko ekitaldi honen eraikitzeko 4 egun!

10 urte 2013ko Alternatiba eta gero eta 5 urte 2018ko Alternatiba eta gero Bizik 2023an Euskal Herria Burujabe antolatzen du. Etor, gertakari handi horren plantan emateko lehen eraikitze lan egunetara. Izena eman eta hautatu zure gustukoak diren tailerrak, urtarrilaren 13tik 16ra!

Euskal Herria Burujabe 2023, zer da?

Aurten, klima nahasmendua larriagoa eta ikusgarriagoa bilakatu da gure eguneroko bizian. Gure lurraldea eta gure bizimoldeak azpiz goiti ezarriak izanen dira eraldaketa sakonak ez badira plantan ematen. 2009az geroztik, Bizik, planetaren mugak errespetatuko dituen, elkartasuna eta justizia soziala garatzen dituen eta bere patuaren jabe den jendarte bat sortzeko, ekiten du. Alternatiba 2013 eta 2018 gertakariek klima aldaketaren jatorriari buru egiteko alternatibak erakustea ahalbidetu zuten.

Orain, alternatiben mosaiko batetik, Euskal Herria Burujabe lurralde proiektu global eta koherente batera pasatzea da erronka. Bakoitzak gogoa betetzen ahalko du proiektu hortaz, proiektua bereganatzen eta eztabaidatzen ahalko du. Ondorioz, gure lurralde “eraldatua” zein izanen den ikusgarri eta nabarmen utzi behar dugu, eta eraldaketa kolektiborako herri olde edo bultzada sortu.

Hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, tailerrak, bazkari handiak… Besta giroko ekitaldi herrikoi eta militantea den Euskal Herria Burujabek urrats kolektibo berri bat markatuko du gure lurraldearen metamorfosirantz!

Euskal Herria Burujabe 2023ko urriaren 7an eta 8an Baionan iraganen da eta azken asteburu horretara  deituko duten 7 deialdi ekitaldi antolatuak izanen dira lehenago, Euskal Herria Burujabe lurralde proiektutik inspiraturiko 7 gaien inguruan, Euskal Herriko 7 probintziekin harremanetan. Milaka parte hartzaile itxoinak dira bertan eta 1000 laguntzaile izanen gira gure elkartearen bizitzako momento berezi honen antolatzeko.

Nola parte hartu antolaketan?

Gertakariaren antolaketa abiatzeko, Bizik lau eguneko lana aurreikusi du, urtarrilaren 13-14-15 eta 16an Baionan, MRA Fundazioan (Kordelierren karrikako 20., 64100 Baionan)

Egun hauek garrantzitsuak dira, Euskal Herria Burujabe-ren ildo nagusiak zehaztuko dituztelako: gaiak, hitzaldiak, hizlariak, artistak, animazioak, komunikazio ildo nagusiak eta lehen irudiak, gai logistikoak, etab. Euskal Herria Burujabe lantzeko eta eraikitzeko momento berezia izanen da eta ez bakarrik hausnarketak egiteko momentoa.

Hemen aurkituko duzu egun horietako aipagai zehatza: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/12/Ordre-du-jour-13-16-janvier-2023-.pdf  

Euskal Herria Burujabe 2023 gertakariaren antolaketan parte hartzeko animatua? Izena eman hemen: https://forms.gle/VeCsvE3MWpeEXJmEA.

Larunbateko eta igandeko otorduak antolatuak dira, izen emate dokumentoan nahi dituzun apairuentzat izena ematen ahal duzu.

Bi, hiru edo lau egunez parte hartu  nahi izanez geroz, eta ez bazira Baionan bizi, joan-etorriak saihestu nahi badituzu, ez duda eta gurekin harremanetan sar, elkarrekin ikusten ahal ditugu Baionan ostatatze aterabideak.

Zalantzarik edo bestelakorik izanez gero, gurekin harremanetan sartzen ahal zira helbide elektroniko honetan: info@bizimugi.eu 

Zure zain gira!

Bizi!