Prentsa Agiria
Etorkinekin elkartasuna, haiek, gu dira!
Elkarretaratzea, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan,
Departamenduaren Egoitza Nagusiaren aitzinean, Baionan
Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izanen da.
Justizia konbentzitzeko Moriba ez dela ez umezurtz eta ez adingabea, 64 Departamenduak plantan eman dituen gehiegikeri eta jokamolde desleialek markatu dute afera hau.
64 Departamenduaren jokamolde desleialak umezurtz gazte baten kontra
Gehiegikeri zerrenda luze baten azken adibidea Dei auzitegian Moriba-ren adingabetasunaren kontra arizaiteko azken momentoan abokatu baten izendatzearena da. Moriba-ren abokatuek, kontraesanen printzipioak gomendatzen duen bezala, auzialdia aitzin beren ondorio idatziak hel arazi dizkiote aurkako abokatuari. Azken honek, ez die berririk eman ez eta ere komunikatu Dei auzitegira 64 Departamenduak zuzenean igorri duen mezua, non ginear gaztearen adingabe bakartuaren estatusa dudan ezartzen duten.
Ginear gaztearen abokatuek defentsa mintzaldia eginen dute 64 Departamenduak justiziari aurkeztu dituen argumentuen ezagutza ukan gabe, konklusio balore duten horrelako gutun baten izaitearen berri bakarrik auzialdian ukanen dutelarik, eta bere edukia aitzinetik ezagutu gabe, jakinez Departamenduaren abokatuak, harek, eskutan zuela Moribaren defentsaren argumentazio guzia.
Oraino gaur, nahiz eta Faget Abokatuak idatziz egina duen galdea, Departamenduaren abokatuak errefusatzen du delako gutunaren komunikatzea. Ber maneran, 64 Departamenduak errefusatzen du, galdea zehazki egina dion Faget Abokatuari komunikatzea, txostenaren dokumento inportante bat, alta lehen instantzian Moriba adingabea deklaratzea errefusatu duen Haurren Jugeari zuzendu duena).
Elkarretaratzea, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan Baionan:
Moriba Koivogui-ren kontrako gehiegikeri berezia ulertzeko, jakin behar da azken hau Baionako presondegian kartzelatua izan dela, haren adinaren ebaluaketa egina izan gabe, 64 Departamenduak egin salaketaren ondotik. Alta 64 Departamenduaren babespean emana izan zen etorkina baina instituzioak honen adingabetasuna eztabaidan ezartzen zuen. Sekulan Moriba Koivogui adingabea ezagutua bada, Departamenduarentzat izigarri jenagarria izanen da.
Gure kezka da, gaur egun bakarrik diren beste adingabe batzu, ber maneran, afera honek plazaratu dituen jokamolde desleial eta disfuntzio ezberdinen bitimak izan daitezen.
Horregatik elkarretaratze batera deitzen dugu ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan Baionan, 64 Departamenduaren Egoitza Nagusiaren aitzinean (4, Platanes-en hiribidean):
– Moriba Koivogui-ren defentsak galdatu dizkion dokumento guziak 64 Departamenduak berehala komunika ditzan;
– Etorkin guziekin elkartasunez. Justiziaz, zuzentasunez eta errespetuarekin tratatuak izan daitezen galdegiteko!
Astelehenean, 2019ko otsailaren 11n, Baionan,
Bizi!
20, Cordeliers karrikan 64 100 Baionan
Tel : 05 59 25 65 52 / 06 14 99 58 79
Moriba Koivogui aferari buruz xehetasun gehiago hemen: https://bizimugi.eu/eu/francais-lettre-ouverte-au-departement-64, hemen: https://bizimugi.eu/eu/mineurs-etrangers-le-departement-64-doit-sexpliquer eta hemen : https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2019/01/Isard-COS-incomp%C3%A9tence-ou-manipulation.pdf