Erretreten aldeko manifestaldi masiboa Baionan

560 pertsonek lotzen dituzte jende-kate baten bidez intersindikala eta LAB sindikatua

Erretreten defentsarako Baionako manifestaldiak parte hartze mailan markak hautsi ditu. Bertan, Bizi eta Aldak elkarrekin antolaturiko “Kapitalismoa = heriotza / Alternatibak = Bizia” besta eta aldarrikapen giroko jende lerro inportantea azpimarragarria zen. Bi elkarte hauek ere jende katea gauzatu dute 560 pertsonekin, bukaerako bi ekitaldiak, bereiziak zirenak, alde batetik intersindikalarena eta bestetik intersindikaletik baztertua, izan den LAB euskal sindikatuarena,  lotzeko. Jende kate honen xedea lotura izaitea zen eta Macronen eta bere politika antisozial  eta klima-suntsitzaileen aitzinean  zatiketari  ez erratea.

Alda eta Biziren jende-lerro bereziki dinamikoak alternatiben boterea agerian ematen zuen, kapitalismoaren boterearen kontra.

Ustekabeko gomita jende-lerroaren aitzinean agertzen zen: leher eginak ziren langileek, 64 zenbakiaz markatuak, beren espaldetan zeramaten aulki batean, Emmanuel Macron,  harro altxatua. Lasterrago mugiarazi nahian eskrupulurik gabeko kapitalista batek azotatzen zituen langileak. Baina aste gutitan protesta sozialaren ikur bihurtu diren kaxa famatuez armaturiko manifestariek segitzen eta oihukatzen zuten presidente-monarka.

Beste manifestari batzuek gero jasangarri eta solidarioaren jabe diren mundu eta Euskal Herria eraikitzeko parada ematen duten alternatiben potentzial subertsiboa aitzinean ematen zuten: Euskal Herria Burujabe. “Borroka dezagun miseria, parteka dezagun aberastasuna!”, “Kapitalismoa… Pikutara! Gure erretretak… Ez hunki!» oihuekin, ez amore emateko eta garaipena arte mobilizatua egoiteko deia luzatzen zuten.

560 pertsonek Macronen kontra bateratzearen aldarrikatzeko jende-katea osatzen dute

Intersindikaletik LAB euskal sindikatua baztertzeak Maiatzaren Leheneko manifestaldiak bi leku ezberdinetan bukatzen ziren garaira itzultzea erran nahi du: aldi honetan, Herriko Etxe inguruan intersindikalarentzat eta Merkatu Estaliko aitzineko plazan LABentzat.

Erretreten erreformaren kontrako mugimenduan aktiboki parte hartzen duen sindikatu baten bazterketa hori eta horrek eragiten duen zatiketa deitoratuz, Bizik eta Aldak errefusatu dute egoera horren onartzea.

Manifestaldia bi jende lerrotan bereizi delarik, 2 elkarte hauek jende kate bat osatu dute bukaerako bi elkarretaratzeak lotuz. 560 pertsonek, beraz, bi lekuen arteko zinezko jende zubia osatu dute eta bazterketaren eta zatiketaren errefusatzea eta Macronen eta haren politika antisozial eta klima suntsitzaileen kontrako politikak borrokatzeko bateratze zabalenaren aldeko aldarria sinbolizatu dituzte.