Errepresioa izanagatik, Marcronen portreten kentzeek segituko dute

Sutea da gelditu behar, ez “sua!” oihukatzen dutenak!

Maiatzaren 28an, asteartean, presidente potreta kentzeagatik, ANV-COP21ko 6 ekintzaile Bourg-en-Bressen epaituak zirela, Frantses Estatuan Macronen beste 15 potret kenduak izan dira, horietako 5 euskal kostaldean.

Horrek lekuka operazio surrealista bat eragin zuen, zeinetan polizia eta jendarmek euskal kostaldeko hainbat udalei buruz ziztu bizian joan ziren, oraindik hartuak ez ziren presidente potretak berek kentzeko edo kenarazteko eta toki gordean emateko. Beraz, Bourg-en-Bresseko 6en prozesu eta elkartasun egun hortan Macronen potreten kentzearen kopurua handizki emendatu zen.

Zazpi pertsona atxilotu eta zaintzapean eman zituzten. Errekisizionaturiko 5 presidente potreten bilaketan sei miaketa egin zituzten, haietariko batean ate bat suntsitu zuten; guztia emaitzarik gabe. Azkarki bilatzen ziren 5 potretak prentsara eta sare sozialetara bidalitako argazki batean agertu ziren 6en argazkien, ikurrinaren eta Bizi banderaren konpainian 13:30etik aitzina, Bourg-en-Bresse-eko 6en prozesuaren hasiera-tenorean.

 

Atxiloketak

Biziko 5 kide arrastatuak izan dira eguerdi aitzin autoz joaiten zirelarik Hendaia eta ziburu artean. Atxilo aldian ezarriak izan dira Donibane Lohizuneko polizia-etxean eta gero haietako hiru Baionako polizia-etxera eramanak izan dira.

Bizin ezezaguna den pertsona bat, Getarian (egun horretan Macronen potreta kendua izan den herrian) lanean ari zen bitartetako langile bat litzatekena, eguerdi eta biak artean gelditua izan ditaike bere etxean. Udaltzain batzuk bitxia atxeman lukete, soinean tixerta aldarrikatzaile bat zuelakotz, eta, bere autoko matrikulazioa hartu lukete. Ondorioz delako tixertari esker atxilo aldi bat inposatu zaio biharamuneraino!

Biziko azken kide bat Uztaritzen arrastatua izan da astearte arratsean, Angeluko jendarmerian atxilotua eta gero Baionakoan.

Biziko 6 militanteek, Aitor, Anne, Fabien, Mathilde, Nerea eta Romain beren ixilik egoiteko dretxoa baliatu dute eta atxilo aldiko 29 orduren buruan atera dira, auzitegira agertzeko agindurik gabe, oraingoz. Inkestak darrai.

Azkenean, arrastatutako zazpigarren pertsona asteazken arratsaldean atera da, bere bitartekako lanen agentziak egoera jakinik, Getarian goiz horretan horren presentziaren arrazoiak zehaztatu ondotik.

 Sutea da gelditu behar!

2040-2050ean bizi izanen diren belaunaldiek haluzinagarria atxemanen duten egoera bat bizitzen ari gira. Zientifikoek ohartarazi dute jendarteak ez baditu bere berotegi efektuzko gasen isurketak masiboki eta epe ahal bezain laburrean ttipitzen, hondamendia ezagutuko duela. Eta alta, biziak jarraitzen du, deus ez balitz bezala, buruzagi politiko eta ekonomikoek ez dituzte plantan emaiten beharrezkoak diren berehalako aldaketak.

Martxak, lizeotarren grebak eta mota ezberdinetako mobilizazioak ez direlarik aski egoeraren ezohizko larritasuna eta urgentzia sendi arazteko; %100 bortizkeriarik gabeko ekintzaile batzu hasi dira haustura ekintzak gauzatzen, Macron gobernuaren klima arloko alfer egotea salatzeko lehendakari potretak kenduz. Arrastatuak dira, atxiloturik atxikiak dira, auzitan emanak dira. Sekulako energia, medioak eta dirua plantan emanak dira sinboloaz aparte baliorik ez duten argazki batzuren babesteko, eta nahasmendu klimatikoaren arduradunak jarraitzen uzten dira batere zigorrik gabe.

Sutea da gelditu behar,ez «sua!» oihukatzen dutenak. Larrialdi egoeran gira! Eta jarraituko dugu hondoratzen ari den Titanic-ean lasaiki musika jotzen ari den orkestra gelditzen.

Jendarte osoa deitzen dugu Macron-en potreten ateratzera, gobernu honek ez dueno plantan eman zientifikoen deiadarrekin koherentea den klima politika bat. Errepresioa ez da deus, gure haurrentzat alfer egoteak prestatzen duen infernuari konparatuz.