ELB-ko laborariekin elkartasuna! Denak Baionako auzitegirat 14:00etan ostegun huntan azaroaren 17an!

Ardi esne inportatzea salatzeko joan den asteartetik Heletako Agour esnetegia eta asteazken huntan Makeako Onetik esnetegiaren denda okupatzen duten ELB sindikateko 14 laborari auzitegirat deklaratzerat deituak dira gaur berean (azaroaren 17an ostegunarekin) 14:00etan Baionako auzitegian, “enpresa baten ibilmolde ona trabatzea”gatik.

Sustegua behar dute, denak auzitegirat 14:00etan !