Ekologia eta kapitalismoari buruz 10 egun formakuntza

Formatu eta ekin
Euskal Herriaren eta munduaren
eraldaketa sozial eta ekologikoaren
alde

« Euskal Herria trantsizioan » Ikastaldia


Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik

Izena emaiteko, klika hemen!

Otsailaren 22 arratsetik, ostiralez, martxoaren 3ko igande arte, Donibane Garazin (Baionatik beretik trenez juntatzen ahal da)

Formakuntzaren 3 memento garrantzitsuak:

1) Lehen asteburua (otsailaren 22tik, ostiralez, otsailaren 24ko igandera):

Aldaketa klimatikoari eta eraldaketa ekologiko eta sozialerako iniziazio ((Bizi!ko kide berriei zuzendua bereziki, Alternatibako laguntzaileei, baina ber maneran ere Txaleko Horiei eta erronka horiek interesatzen zaizkien pertsonei):)
Aldaketa klimatikoa: aurrekaririk gabeko mehatxu bat lur azaleko bizi-baldintzentzat. Jada berantegi ote dea, borroka jadanik galdua dugua ala egoera latzena saihesten ahal ote dugu. Zer egin erronken heinean egoteko, eta zonbat denbora gelditzen zaigu?
Krisi energetikoa eta eraldaketa sozial eta ekologikoa.
Zer trantsizio ekologiko eta energetiko Ipar Euskal Herrian?
Datorren mundu mailako krisi handia: noiz eta nola? Kapitalismoaren zein mekanismok eraman gaitu 2008ko krisira eta nola prestatzen dute ber arazoek mundu mailako krisi berri bat, aurrekoa baino bortitzagoa izanen dena.
Krisi ekologikoa eta ekonomiaren arteko, eta justizia soziala eta klimatikoaren arteko loturak.

2) Otsailaren 25etik, astelehenez, martxoaren 1.a, ostiral arteko astea: er Estrategia orokorretik eguneroko ibilmoldera(animatzaileei, kanpaina eta mobilizazio koordinatzaileei, elkarte permanente edo arduradunei, jendarte honen eraldaketan engaiatuak diren pertsonei zuzendua)

Nola handitu eraginkortasun maila jendarte aldaketari buruzko ekintzetan? Zein baliabide har, erabaki onen hartzeko, hautu onen egiteko? Nola hobetu gure ekintzak, gure kanpainak, gure elkarte jarduerak? Nola hobetu gure ibilmolde pertsonal eta kolektiboa? Nola indartu gure mobilizazioak eta jende gehiago lotu gure ideiei?

3) Bigarren asteburua (martxoaren 1eko ostiraletik, martxoaren 3ra, igandez): Euskal Herriaren historia eta gaur egungo errealitiatea. Euskal Herria hobeki ezagutzea, bertan jendarte jasangarri eta solidario baten eraikitzeko (Denei zuzendua)

Euskal Herriaren historia (prehistoria, erdi-aroa, garai modernoa eta garaikidea): nora goazen jakiteko, nondik gatozen jakin behar da. Hobeki ezagutzea Euskal Herria izena hartzen duen munduko gune hau. Mugimendu abertzalearen erradiografia.
Ipar Euskal Herriaren erradiografia eta oinarrizko elementu zonbait trantsizio sozial eta ekologiko anbiziotsu baten alde (ekonomia, laborantza, energia, etxebizitzak, garraioak, lurralde antolaketa, etab.).
Burujabe proiektua: gure bizi-baldintzak berreskuratuz, Euskal Herrian eta Munduan. Euskal Herriko eraldatze sozial eta ekologikoaren bideak.

 

Gunea: landetxe bikaina Donibane Garazin.
Bertan aterpetxe eta apairu kolektiboak segurtatuak. Aterpetxea urririk da. Bazkarietarako, baikoitzak bere ahalen araberan gastuen ordainketan parte hartzen ahal du (gostaprezioan).
Bertan kanpatzeko parada bada edo gelen barnean, etxean berean ere aterpetzeko parada, gustuen arabera.

 

Izen emaiteak: Formakuntza urririk da baina aitzinetik izena ematea baitezpadakoa da, lehen bai lehen. Ikastaldi bakoitzean 30 pertsona gehienez. Izen emaite guziak ezingo direlarik bortxaz baieztatuak izan. Ikastaldi osoa ezin dutenek segitu ere badute izena emateko parada. Izen ematearen baieztapena ahal bezain goiz baieztatua izanen da. Lehentasuna emanen zaie Bizi!ko, Alda-ko, ANV-COP21-eko kideei, Alternatibako laguntzaileei, trantsizio sozial eta ekologikoan edo elkartasun eta jendarte eraldatzearen arloko desmartxa kolektiboetan engaiatuak diren pretsonei edo horrelako desmartxetan parte hartu nahi dutenei.

Izen emateko orria HEMEN.

Sukaldari bolondresen bila: langutzaile bolondres batzuk xekatzen ditugu prest lirtekeenak formakuntza aste osoan edo zonbait egunez taldearentzat eta hizlarientzat sukaldea egiteko.

Beherean aurkituko duzue programa osoa: