EH COP21an, abenduaren 11tik 13ra: azken tren txartelen eta aterpetzearen ukaiteko paradak!

LarrialdiKlimatikoaHerri mugimenduen mobilizazioak COP21aren amaieraren karietarat ari dira zehaztuak izaiten (*).

Amis de la Terre France, Alternatiba, Action Non Violente COP21, Bizi!, Confédération Paysanne, etab.-en deiari jarraikiz  Elgarretaratze masibo, baketsu eta deliberatu bat aurre ikusia da  Champ de mars Tour Eiffel gunean, larunbatean, abenduaren 12an arratsaldeko 14:00etan.

Prest bazintaike mobilizazio horietan parte hartzeko, Bizi!k oraino badu parada prezio erakargarrian tren txartelen lortzeko eta bertan (ostirala eta larunbata gauetan) aterpetzeko parada eskaintzeko.

Hara treinaren ordutegia :

  • Partitzea : Baionatik, abenduaren 11an, 10:23tan, heltzea Parisen, Montparnasse-en, 15:35tan
  • Itzultzea : Paris Montparnasse-etik, igandean, abenduaren 13an, 12:28tan, heltzea Baionan 17:32tan.

Zuen parte hartzea baieztatzeko eta informazio gehiagorentzat, sar harremanetan segidan emailez  ehcop21@gmail.com helbidean edo ondoko telefono zenbakian  05.59.25.65.52.

 

BIZI – EH COP21 Mobilizazioa
05.59.25.65.52

Denak Parisen abenduaren 11an eta 12an!

(*) Desobedeientzia, jende kateak, lerro gorriak : Parisen, abenduaren 12an aurreikusiak diren mobilizazioak (www.bastamag.net/Les-actions-prevues-le-12-decembre-a-Paris-pour-declarer-l-etat-d-urgence)
Ostiralean, 11n :

– Ekintza batzu zehaztekoak eta biharamuneko ekintzei buruzko topaketak.

Larunbatean 12an :

– Eguerditan “Lerro gorriak” : http://350.org/fr/d12/
– 14:00etan, elgarretaratze baketsua jende kate masibo eta determinatu batetaz osatua Champ de Mars –  Tour Eiffel : bizimugi.eu/appel-a-un-rassemblement-declarant-letat-durgence-climatique
Elgarretaratzea Stade Charléty-n 16:00-18:00.
Climate Justice for peace”  ekintza: www.amisdelaterre-cop21.org