Egin dugu! Marie-Monique ROBINen « Sacré croissance » dokumentalari buruz

Filma horrek  «krisi eta arrisku ekologikoei aurre egiteko aterabide alternatiboak, tokikoak eta solidarioak» erakusten ditu, 3 arlo presentatuz : elikagaiak, energia eta dirua. Dokumentala Ipar Euskal Herriko 3 zinema geletan aurkeztua izan da irailaren 18 eta 19ko asteburuan, Bizi!ren tokiko taldeek Maulen, Donibane Garazin eta Baionan gaualdiak animatu dituztelarik. Baionaren kasuan, Kontsumo Zero Zabor taldeak lagundu du Ipar-Aturri tokiko taldea. Gaualdi horietan, eztabaida eta jan eta edatekoak  lagun, Alternatiba Itzuliaren berri ukaiteko okasionea izan da, Irailaren 26an, Itzuli hau Parisera heldu aintzin.

Alternatibak badirela erakustea, hau da dokumental honen helburua, bai eta Alternatibarena. Eztabaida eta janari mahainek lagun giroko trukaketa aberats batzuen ukaiteko parada eskaini diete 150 bat parte hartzaileei.Azken hauek ere beren lekukotasunak ekartzeko okasionea ukan dute tokiko iniziatibak aurkeztuz :Euskal Moneta ( www.euskalmoneta.org) , I-ener (http://i-ener.org) eta Enercoop (www.enercoop.fr), Inter amap (www.inter-amap-pays-basque.org), etab. Argi utzi dute hemen ere alternatibak martxan direla! websacreecroissance(berri2)