Egin dugu: Esku ukaldi bat klimaren alde

Bizi! Mobilizatzen da ekainaren 5etik irailaren 26ra Europako 6 herri zeharkatuko dituen Alternatiba Itzulia diruztatzea xede duen crowdfunding kanpaina eramateko. 5.000 km-ko bidai horren etapa bakoitzeko bizilagunek trantsizio sozial eta ekologikoaren aldeko animazioak antolatzeko parada ukanen dute.

pouce1

Gertakari horren fresak estaltzeko, Alternatiba koordinaketak finantzatze partehartzaile kanpaina bat abian ezarri du, bi hilabetez 61 340 € biltzeko erronkari erantzuteko. Ospe handiko sustengu batzuk laguntza ekartzen dute kanpaina aipatua izan dadin hedabideetan eta klimaren alde jendeak esku ukaldi bat eman dezan galdegiteko. Horrela, hamar bat Bizar Xuri agertu da Baionan, bestak aitzin, haien lan baldintzak mehatxatuz, bankisaren urtzea salatzeko. Grolandeko Moustic famatua

k sare sozialetan hedatuak diren hainbat bideoetako bat grabatu du. Urtarrilaren 22an, klimaren alde Jedi bilakatzeko dei batek lurralde osoan internauta militante talde ttipiak biltzen ditu. Hauek, giro onean, esku ukaldi bat emateko deia zabaltzen dute haien sareetan. Umorea, jendartetasuna eta komunikazio birala klimaren onurako…