Editoriala

Goxo zen, bero zen, betetasunak bihotz guziak inguratzen zituen. Han hemenka bozka-kutxak betetzen ari ziren- edo beteko ziren- itxura oneko promesaz beterik, laster lortuko omen zen mundu hobearen aldeko promesak. Nazioarteko ekonomiak, denen artean sortu elkartasunezko eta justiziazko kutxez baliatzen ziren. Korruptioz beteriko kapitalismoaren haratustelek «sekulan ez gehiago» museoaren formolean bukatzen zuten bizia. Ustelkeriek film eta telesaileetako eszenarioak baizik ez zituzten elikatzen. Etorkizunerako erabaki guziak Ama Naturaren adostasunarekin hartuak ziren eta honen nahikariak errespetu humilenez kontuan hartuak ziren. Hiltzen zuten kapital handiaren zentzugabekeriak hermetikoki itsuskerien museoaren armairu zolan zokoratuak…

Bi mila  ta hamazazpiko apirilaren lehena zen…