Aitzina, aitzina, beti aitzina… pedalei eraginez, izerdiz eta ahaleginez, ezina eginez, Alternatibei zentzua emanez.
Egunez egun, herriz herri, elkartuz eta partekatuz, Alternatiba Itzulia beti eta gehiago aberasten ari da. 1000 km baino gehiago iraganik, lekuan lekuko trantsizioaren eragileekin trukatzeak gure txirrindulariei aitzina segitzeko indarra eta kemena ematen die. Orotan, inplikatuenek ongi etorria segurtatzen diete txirrindulariei. Orotan, zernahi jendek so-egiten du, interesa agertzen, galdeak egiten… hiru lekuetakoek eta lau lekuetakoek, eta batez ere haien gainean direnek, desafioa altxatzen dute: Alternatibaren alde, Alernatiba ezagutaraziz, Alternatiba gauzatuz.
Azken egun horietan trebesatu Proventzako erran pollit bat : longo maï (“iraun beza”).
Jul 12 2015