Edito

Zertan gaude mundu mailako jokalekuan ? Arrunt dudagarria den boz kontaketak aberats kirasdun bati planetako herrialde boteretsuenetarikoa denaren giderrak hartzea ahalbidetzen dion unean eta Frantzian, jadanik entzunezina den vals baten itxura duen hautagaien dantza hasten den unean, gu bezalako herritarrek justizia klimatikoa eta sozialaren aldeko borrokak jarraitzen ditugu… eta sekulan baino gehiago.

Sortu zenetik 7 urte iragan direlarik, Bizik bere burua zalantzan ezarri du eta hobeki egituratu da hain kezkagarriak diren gauregungo erronkei ihardukitzeko eta bere borrokak gero eta ezagunagoak izan daitezen. Abian den kanpaina adibide ezin hobea da, inguratzen gaituzten indar guztiak biltzea paradisu fiskalak egiazki zer diren erakusteko : planeta eta gizakia arbuiatzen eta suntsitzen duten sistemaren baliatzaileak… guri dagokigu haiekin bukatzea !