COP21aren bezperan, « This Changes Everything » dokumentalaren lehen proiekzioa Iparraldean iraganen da. « Dena alda daiteke » arrakatatsua izan den Naomi Kleine kazetari altermundialistaren liburutik atera den filma hau krisi klimatikoaz ari da. Abenduaren 12an, Euskal Herria inoiz baino gehiago mobilizatua izanen da Parisen.
Larunbata honetan, azaroaren 28an, COP21aren idekitzearen bezperan, Euskal Herriak badu molde berezi batean parte hartzeko parada mundu mailan jendarte zibilak antolatzen dituen mobilizazioetan bere botza entzun arazteko argi eta garbi arduradun politikoer. Azken hauek herritarren nahiak konduan har ditzaten larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan.
Arratsaldeko 15:00etarik goiti Naomi Klein-en « This Changes Everything » filma lehen aldikotz proiektatua izanen da Iparraldean. Horren bidez larrialdi klimatikoa azpimarratua izanen da bai eta ere krisi eta aldaketa horren gatik lehen lerroan diren populazioekiko elkartasuna ; klima, enplegua eta justiziaren arteko lotura, jadanik plantan diren aterabideak, krimen klimatikoaz baliatzen diren arduradunak, naturaren babestearen premia, klimaren babesteko.
17:00etan argazki ekintza batekin jarraituko da ekitaldia eta 17 :30tan, Alternatibaren Ile Saint-Denis-ko « Quartier Génaial »-aren egoitzaren estreina egina izanen da tokikoa, biologikoa eta veganoa izanen den atsal askari partekatu batekin. Ekar gustian denen artean partekatzeko jateko eta edariak.
Sekulan baino gehiago klimaren alde mobilizatuak
Nahiz eta larrialdi estatua Frantses Estatuan luzatua izan den, eta ondorioz azaroaren 29ko eta abenduaren 12ko martxa eta mobilizazioak ezezatuak izan diren, momento horiek izigarri garrantzitsuak dira klimaren aldeko herritar mobilizazioarentzat.
Larrialdi estatua gaur egun larrialdi klimatikoa da ere ! Zuzena eta bizigarria litaiken planeta batentzat behar litaizken behar minimoak , lerro gorri batzu dira, eta horiek duela aspaldi gaindituak dira. Abenduaren 12an, Coalition Climat 21(**) –aren deiaren haritik, mugimenduan ezarriko gira horren gogora arazteko.
Abenduaren 12ko data parada izanen da aldaketa klimatikoaz kaltetuak diren komunitateentzat beren botza entzun arazteko. Coalition Climat 21aren xedea da karia hortarat Parisen ekintzen antolatzerat. Ekiteko moldeen forma ari ba berriz ikusia izaiten testu inguru berria konduan hartuz. Bakearen eta justizia klimatikoaren baitan kokatuko dira.
Ez dauku deusek COP21aren bukaeran gure botzaren entzunarazteko parada kenduko
Mobilizazio horretan parte hartzeko, Bizi!k antolatzen du etzangiako autobusa bat ( +/- 10 orduko bidaia, 85€ J/E). Hara xehetasunak:
• JOAITEA : partitzea ostiralean abenduaren 11an, Irunetik 20:30tan, Baionatik 21:00tan
• ITZULTZEA: Parisetik partitzea larunbatean, abenduaren 12an, arratseko 23:00etan
Ekar bazkari baten partekatzeko doia eta momento goxo baten pasatzeko doia joaiteko eta itzultzeko bidaian.
Proposatuak diren garraioei buruz xehetasun gehiago ukaiteko: ehcop21@gmail.com edo 05 59 25 65 52 (Camille).
bizimugi.eu – facebook : Bizi Mugi – twitter : @bizimugi
(*)Alternatibaren Quartier Génial delakoa (www.aternatiba.eu) : bertan bilduko dira Alternatibako 200 militante azaroaren 27/28tik abenduaren 13/14/15a arte. Denek parte hartuko dute COP21aren karietara iraganen diren ekintza ezberdinen antolaketan horren bidez herritar mugimendu baten plantan emaiten laguntzeko ondoko urteetan desafio klimatikoari aurre egiteko gisan.
(**)Coalition Climat 21(http://coalitionclimat21.org) : bertan biltzen dira 130 bat erakunde (jendarte zibilekoak), sindikatu, naziarte mailako elkartasun elkarte, erlisione-erakunde, jende edo ingurumen eskubideen defentsarako Gobernuz Kanpoko Erakundea, eta mugimendu sozial.