Larunbatean, azaroaren 28an, Baionan, COP21aren idekitzearen bezperan, Bizi! klimaren aldeko mugimendu altermundialistaren 50 kide eta laguntzailetik goitik nahi ukan dute beren determinazioa erakutsi (b)erotze klimatikoaren kausen kontra borrokatzeko eta egiazko alternatiben aintzinean emaiteko.
Naomi Klein-en «This change everything», filma ikusi ondoren, parte hartzaileek « foto-ekintza » bat egin dute ondoko mezuarekin «Xutik eta deliberatuak, klimaren alde!».
Bizi!-k gomitatzen ditu Euskal Herriko biztanleak COP21aren karietan antolatuak diren herritar mobilizazio guzietan parte hartzerat, eta bereziki abenduaren 5 eta 6an, Mundu Mailako Alternatiben Herrixkan, eta abenduaren 11 eta 12ko asteburuan.
Sekulan baino gehiago klimaren alde mobilizatuak
Nahiz eta larrialdi estatua Frantses Estatuan luzatua izan den, eta ondorioz azaroaren 29ko eta abenduaren 12ko martxa eta mobilizazioak ezezatuak izan diren, momento horiek izigarri garrantzitsuak dira klimaren aldeko herritar mobilizazioarentzat.
Larrialdi estatua gaur egun larrialdi klimatikoa da ere! Zuzena eta bizigarria litaiken planeta batentzat behar litaizken behar minimoak , lerro gorri batzu dira, eta horiek duela aspaldi gaindituak dira. Abenduaren 12an, Coalition Climat 21–aren deiaren haritik, mugimenduan ezarriko gira horren gogora arazteko.
Abenduaren 12ko data parada izanen da aldaketa klimatikoaz kaltetuak diren komunitateentzat beren botza entzun arazteko. Coalition Climat 21aren xedea da karia hortarat Parisen ekintzen antolatzerat. Ekiteko moldeen forma ari ba berriz ikusia izaiten testu inguru berria konduan hartuz. Bakearen eta justizia klimatikoaren baitan kokatuko dira.
COP21aren bukaeran, ez dauku deusek gure botzaren entzunarazteko parada kenduko.