Eztabaida gaualdia «Cultures en transition» filmaren inguruan ondoko pertsonen parte hartzearekin Mixel Berhocoirigoin (laboraria, Euskal Herriko Laborantza Ganbara) Marion Real (Bizi!, trantsizioa lan taldea), Emmanuel Castagnet (Euskal Monetaren koordinaketako kidea) Ortzirala, apirilaren 25an, arratseko 20:30tan Urruñan (Itsas Mendi zinegelan): Guti dakigu gure janarien hornitzea zenbateraino petrolioaren menpe den. Kamioi guziak ibiltzen gelditzen balira, supermerkatuak hiruzpalau …
Category: Informatu – Formakuntzak
Apr 18 2014
Aberri Eguna 2014
Joseba Azkarraga trantsizioan berezitua den euskal soziologoak, ausardia eta argitasun haundiarekin burujabetzaren kontzeptua berrikusten du. Aberri Egunaren aste buru honetan, baitezpada irakurtzekoa den elkarrizketa bat: www.enbata.info/articles/buru-jabetza-barnatuz-krisia-gainditu Joseba Azkarragak, ber gaiari buruz hitzaldi bat emanen du, larunbatean, apirilaren 26an, arratseko 17:00etan, Ainiza-Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan. Bilkura publiko hori antolatua da Bizi!, EHLG eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaren …
Mar 24 2014
Martxoaren 30an, klimaren alde bozka dezagun!
21 herri (*) kudeatuak izanen dira Trantsizio Energetikoaren aldeko Ituna izenpetu duen talde batetaz. Bizi!k proposatu duen Itun horrek hainbat neurri baditu hiri eremuaren hedatzeari buruz, garraio molde alternatiboei buruz, kontsumo energetikoari buruz, hurbileko zirkuitu laburrei buruz, bio-hondakinei buruz, etab. 21Herriko etxe horietan Ituna izenpetu duten zerrendak lehen itzulitik hautatuak izan dira. Ituna izenpetu duten …
Mar 13 2014
Euskal Herria : trantsizio energetikoak betea egiten du
Azken finean, Bizi!-k proposatu duen trantsizio energetikoaren ituna 81 herriko zerrendek izenpetu dute, 43 herri desberdinetakoak (Iparraldeko biztanlegoaren %91ari dagokio). Itunaren baitan hiriaren barreatzea, garraio mota alternatiboak, kontsumo energetikoak, tokiko zirkuitu laburrak, bio-ondarkinak etab… bezalako gaiak dira. Izenpetzeko azken epea martxoaren 12an finkatua zen, karia hortara Uztaritzen antolatua izan zen Euskal Herria Trantsizioan gaualdia. Trantsizio …