Jakazan/k taldea (lehenago Besta Taldea deitua) sortu da Bizi!ren 2014eko Biltzar Nagusian. Talde logistiko hau, sortu da Bizi!k antolatzen dituen hainbat ekitaldiri lotuak diren aktibitate ezberdinen egituratzeko. Jakazan/k lan talde transbertsala da, beste taldeen ekitaldien definizioaren haritik martxan ezartzen dena, lan talde horiek beren ekitaldiaren edukia definitu eta gero. Moztu, tindatu, mahai batzuren bila joan, …
Category: Informatu – Formakuntzak
Jul 09 2015
Kanpoko berri: Emmaüs Lescar Festibala
Emmaüs? Abbé Pierre abadea? Bai noski, gutti pertsona dira, horiek ez dituztenak ezagutzen, eta oraino guttiago horietaz ez dutenak sekulan zerbait entzun… Baina, zer da xuxen Emmaüs Lescar-Pau? Komunitate bat baino askoz gehiago. Duela 30 urte pasa eraikitzen ari den herrixka oso bat da. Eta eraikuntza hori balore batzuren inguruan egiten da. Balore horiek, argiki …
Jul 09 2015
Potreta; Mélody 26 urte, Hazparne
«Bizi!n militantzian arizaiteak baieztatzen dit aldaketak eguneroko bizian gauzatzen direla, arlo guzietan eta lurralde guzietan» » Barnekaldeko Bizi!ko kide naiz. Tokiko Talde horrekin Alternatiba Garazi, alternatiben herrixka antolatzen dugu, eta horren bidez hainbat pertsona ezberdin eta engaiatuak topatzen ditut. Bizi!n militantzian arizaiteak baieztatzen dit aldaketak eguneroko bizian gauzatzen direla, arlo guzietan eta lurralde guzietan. Bizi!ko kide …
Jul 08 2015
Egin dugu! Baionan, klimaren aldeko gomitak
Bizi-Iparaturri «En quête de sens» filma Atalante zinema gelan. Maiatzaren 22an, Bizi-Iparaturri taldeak antolatu du Atalante zinema gelan gaualdi berezi bat laster partitzekotan zen Altenatiba Itzuliari buruz antentzioak itzultzeko. Bizi!ren tokiko taldeak zintzur bustitze-kilikatze aberats bat prestatu du eta zinema zaleei eskaini die lehen aldikotz publikoan entzuna zen klimaren aldeko « On s’mobilise » kantu arrakastatsua, Max …
Jun 12 2015
1 000 behiko usinari EZ dioten Conf’-eko 9 laborarien hobengabetzeari, BAI!
Asteazkenean, 2015eko ekainaren 17an, Amiens-eko Auzitegiak bere erabakia hartuko du, jendartearen ongizatearen alde, laborantzaren industrializazioaren sinboloa den 1 000 behiko usinaren kontra mobilizatzeagatik zuzenkontra kondenatua izan ondoren «Confédération Paysanne» sindikatak egin duen dei galdearen ondotik. Ekintza sindikal sinboliko eta bortxa-gabekoak ez dira zigor penalen bidez gaztigatuak izan behar! 1 000 behiko usinaren proiektuaren kontra mobilizatuz, Confédération Paysanne-eko …

















