Category: Informatu – Formakuntzak
Jun 12 2015
1 000 behiko usinari EZ dioten Conf’-eko 9 laborarien hobengabetzeari, BAI!
Asteazkenean, 2015eko ekainaren 17an, Amiens-eko Auzitegiak bere erabakia hartuko du, jendartearen ongizatearen alde, laborantzaren industrializazioaren sinboloa den 1 000 behiko usinaren kontra mobilizatzeagatik zuzenkontra kondenatua izan ondoren «Confédération Paysanne» sindikatak egin duen dei galdearen ondotik. Ekintza sindikal sinboliko eta bortxa-gabekoak ez dira zigor penalen bidez gaztigatuak izan behar! 1 000 behiko usinaren proiektuaren kontra mobilizatuz, Confédération Paysanne-eko …
May 30 2015
100 pertsonek txirrindiraultza egin dute bizikleta eta autobus gehiago izan daitezen baionar hirigunean!
Larunbatean, maiatzaren 30ean, «1 000 ekimen klimaren alde!» ekintza egunaren karietara 100 pertsonek txirrindulaz desfilatu dute Tram’bus egitasmoa sostengatzeko eta ACBA/EKAH-k 2010ean, Tours eta Bordaleren arteko AHT zatirako bozkatu 26 milioi euroak bizikleta eta autobusak hirigunean garatzeko berriz zuzenduak izan daitezen. Klimaren nahasmenduaren kontrako borroka datozen 5 urteetan irabaziko da edo galduko da. COP21a, Parisen 2015eko …
May 18 2015
Hitzorduak maiatzean, ekainean eta uztailean
Maiatzaren 21ean, ostegunarekin, 19:00etan Bizi-Larrun tokiko taldearen bilkura, Commandant Passicot-en etorbidean, 15. zenbakian, Donibane Lohitzunen. Maiatzaren 26an, asteartearekin, 19:00etan : Gatzamartxa taldearen bilkura, fundazioan. Maiatzaren 29an, ostiralarekin 20:00etan: Bizi ! Barnekalde-ren bilkura EHLGko lokalean. Maiatzaren 30ean, larunbatarekin: Txirrindulazko manifa . Partitzea, ACBA-ren egoitza nagusian, Foch Etorbidean, Baionan. Abiatzea : 15:00etan, ACBAren egoitzatik, Baionako Foch hiribidean Ekainaren 5ean, ostiralarekin: …