Category: Informatu – Formakuntzak
Feb 13 2017
Bizi!ren bisita gidatua: Bizikutzu
Bi hilabete guziez, Bizi !ren bizitza gordeari behatzeko aukera eskaintzea, horra Bizikutzu berripaperaren helburua. Bigarren urteburua ospatu berri du. Gisa honetan, urrundik segitzen gaituzten kideek eta erakusmahaien inguruan noizbait gurutzatu pertsonek mugimenduaren jardueren eta funtzionamenduaren berri ukan dezakete. Honen gibelean, talde ttipi baina trebatua bada, urtean 6 aleren argitaratzeko, frantsesez eta euskaraz, paperez eta interneten. Sailak …
Feb 13 2017
Potreta: Nerea – 27 urte – Senpere
Bizi! borroka eta garaipenen metaketa da, beraz biharko munduarentzako itxaropena! Bizi!k defenditzen dituen asmoetatik hurbil sentitzen naiz 10-15 urte hauetan, baina iduritzen zitzaidan eguneroko ekintzak eta hurbilekoak sentsibilizatzeko xedea ez zirela aski. Inpotentzia sentimendua banuen, eta batzuetan «estralurtarra» izatearen sentsazioa, anitzen ezaxolakeriaren aitzinean … Pixkanaka sartu nintzen Bizi! elkartean. Ekitaldi batzuetara joaten nintzen, bloga jarraitzen …
Feb 13 2017
Editoriala
” Money makes the world go round ” erraten zuen atzoko kantu batek, gaur egun diruak ez du gehiago planeta itzularazten baizik eta itzulipurdikatzen. Baina gure militante ekintzengatik, diruak berea duen estatusa hartzen balu: etorkizunean epe luzerako inbertitzeko tresna sinpleena, lurraren babesa, honen ekosistemen errespetua eta bertako biztanle GUZTIEN ongizatea? Utopia hau aitzina doa auzitegiaren …