Bretainian handitu nintzen, diseinu grafikoa Parisen ikasi nuen eta, 2001ean, Baionara bizitzera jin nintzen. Emeki-emeki, lurralde honi eta hemengo jendeari lotu natzaie. Nahiz eta kontzientzia ekologikoa aspaldidanik badudan, eta gizarte eta ingurumen alorreko zuzengabekeriek aspaldidanik hunkitzen nauten, denbora eman nuen Bizi mugimendutik hurbiltzeko (2016 hondarrean), zeharkako bideak harturik, Euskoaren bitartez, bereziki. Hunkitzea eta kexatzea ez …
Category: Informatu – Formakuntzak
Dec 04 2017
Kanpoko berri: Katalunia: Som un poble valent i lliure*
Urriaren 1.ean, Kataluniak erreferendum bat antolatu zuen, batere bortizkeriarik gabe, Espainiari buruzko bere independentziaz erabakitzeko xedez. PPren gobernuak demokraziaren kontrako erantzun gordina eman zion. Poliziak 1000 pertsona baino gehiago zauritu zituen eta buruzagi katalanak preso sartu zituzten. Nazionalismoek beldurra sor dezakete, nor bere baitan hestea, irekitasun eza eta mugak sortzea ekartzen baldin badute. Baina hori …
Dec 04 2017
Egin dugu! Gela mukuru bete da COP23ren bezperan trantsizio ekologikoaren alde diharduten adituen hitzaldian!
250 lagun baino gehiago bildu ziren joan den azaroaren 8an Jean Jouzelek (klimatologoa, GIECeko lehendakariorde ohia) eta Pierre Larrouturouk (ingeniari agronomoa, ekonomista) Europak trantsizio ekologikoa finantzatzeko duten plana entzuteko. Manu Robles Arangiz Fundazioak eta Bizi!-k gomitaturik, ez ohiko proiektu bat aurkeztera hurbildu ziren Baionara, hau da, finantza klimaren zerbitzuko ezartzeko finantza-klima ituna. Garapen eredua lasterregi …















