Category: Erabideak

Agenda irek ezazue: Iparraldeko klima egonaldia berriz hor dugu!

Iparraldeko klima egonaldia berriz eginen dugu uztailaren 19ko astelehenetik 25eko igandea arte!   Agenda irek ezazue! Klima egonaldiak formakuntza garaiak dira, klima eta arlo sozialeko urgentziaren aitzinean mobilizazioak zalutzeko helburua dutenak. Ipar Euskal Herrian antolatzen dugun  Klima egonaldi berri honen helburua da klimaren aldeko  mugimenduak antolatuko dituen ekimen indartsuen prestatzea. Etxetik hurbil formatzeko parada izanen da, …

Continue reading

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Baiona

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza hori Bizik antolatzen du. Formakuntza urririk da, eta deneri zabaldua (haatik aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da). Formakuntza honen antolaketa errexteko, milesker galdetegi honen betetzea: https://forms.gle/iGMa2uXyTxisvs7D7 Formakuntza asteartean, irailaren 15ean iraganen da, 18:00etarik 21:00etara, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Cordeliers karrikako 20.Baionan. Bizi!k erregularki antolatzen ditu formakuntzak, bortizkeriarik gabeko ekintza eta desobedientzia zibila …

Continue reading

Uztailaren 20tik 26ra, forma gaitezen, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoa abiatzeko!

Iparraldeko Klima Kanpamendua Lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiatzeko aste bateko formakuntza Aste bateko formakuntza, Klimaren borrokari, Euskal Herria Burujabe proiektuari, desafio klimatikoa altxatzeko estrategia eta ekintza moldeei buruz. Formakuntza bat jarraitu nahi duzu klima eta ekologiaren erronkei buruz, bai eta ere justizia sozial eta ekologikoaren aldeko bortizkeriarik gabeko mobiliazio, ekintza eta estrategiei buruz? Ipar …

Continue reading

Izen emaiteak solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna? Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab.

Solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna? Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab. Urriaren 8an asteartarekin 19:00etarik 21:00ak arte, 20 Cordeliers karrikan, Baiona ttipian. Biziko kide eta hurbilekoei zabaldua zaien solasaldia Bere sorreratik, Bizi! engaiatua da %100 bortizkeriarik gabeko estrategian. Horrek ez du kentzen galderak eta solasaldiak ukaitea bortizkeria/bortizkeria ezaren gaiaz. Nun kokatzen da bortizkeria eta bortizkeria ezaren arteko …

Continue reading

Ekologia eta kapitalismoari buruz 10 egun formakuntza

Formatu eta ekin Euskal Herriaren eta munduaren eraldaketa sozial eta ekologikoaren alde « Euskal Herria trantsizioan » Ikastaldia Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik Izena emaiteko, klika hemen! Otsailaren 22 arratsetik, ostiralez, martxoaren 3ko igande arte, Donibane Garazin (Baionatik beretik trenez juntatzen ahal da) Formakuntzaren 3 memento garrantzitsuak: 1) Lehen asteburua (otsailaren 22tik, ostiralez, otsailaren 24ko igandera): …

Continue reading

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza azaroaren 11an, ostiralarekin Baionan

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Ostiralean, azaroaren 11n, Baionan Formakuntzarentzat izena emaiten dut! Bizi! eta Action Non-Violente COP21-ek, Baionan, azaroaren 11n, 10:00etarik 18:00k arte, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruz formakuntza osoa eta praktikoa  antolatzen dute.. Formakuntza urririk da eta beren burua ekintza deliberatu eta %100 bortizkeriarik gabekoetan kokatzen dutenei idekia da.  Alabainan, horrelako ekintzak biderkatuko dira datozen hilabeteetan, …

Continue reading

Formakuntza eguna : “Amalurra pübatik libra dezagun!”

Larunbata honetan, martxoaren 5ean, 10:00etarik 17:00k arte Bizi!ren lokalean 20 Cordeliers karrikan, BAionan 10:00-11:30 : “Anti-pub, mugimendu baten historia” (eramaiten ahal diren ekintza batzu barne eta ondorio legal ezberdinen ezagutzea)  Elise Ayrault (publizitatearen kontrako militante eta ekintzalaria,  R.A.P (Résistance à l’Agression Publicitaire) eta Collectif des Déboulonneurs) 11:30-13:30 : “Publizitatearen araubidea, denen afera”. Araudier buruz formakuntza  …

Continue reading

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza azaroaren 1ean, igandearekin Baionan

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza osoa eta praktikoa antolatzen dute Bizi!-k ta Action Non-Violente COP21 erakundeak, azaroaren 1ean, igandearekin, Baionan, 9:00etatik 17:00etara (*) . Urrikik da eta haien burua ekintza deliberatu eta %100 bortizkeriarik gabekoetan parte hartzeko prest diren jendeei irekia. Eta bai, ekintza mota hau ugarituko da datozen hilabeteetan, bai hemendik, eta baita, COP21 garaian …

Continue reading

«Euskal Herria burujabetza energetikorantz» hitzaldi-eztabaida

Udalbiltzak (*), Euskal Herriko Udal eta Udal hautetsien biltzarrak, Bizi ! mugimenduarekin batean ostirala honetan, urtarrilaren 23an, arratseko 19 :00etan aurkeztuko du Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan,20 Cordeliers karrikan Baionan, ‘Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida’. Xabier Zubialde, gidaren egileak, Igor Aldalur, Eibarko zinegotziak eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko kideak, Iban Grossier-ek Bizi ! mugimenduko …

Continue reading

Herriko Etxeen mailako alternatiba ekologiko eta klimatikoei buruzko formakuntza

Otsailaren 1a eta 2an Bizi! eta MRA Fundazioak herriko etxeen mailan aldaketa klimatikoaren borrokatzeko eta trantsizio energetikoa hasteko Marion Richard-ekin antolatzen duten formakuntza BETEA da ! Ez da gehiago tokirik gelditzen eta eskertzen ditugu hitzaldian parte hartzeko deitzen gaituzten jendeak gure barkamenen onartzeaz. Parte hartu nahi duten pertsonek, eta oraino izena emaiterat lortu ez dutenek, …

Continue reading