Xerkatzen dudana, justuki, Biziren ikusmoldearen araberakoa da, gauzak denen esku ezartzea Bizi barnekaldean sartu naiz, duela bi urte eta Alternatiba Garazi antolatu dugu. Biziki interesgarria izan da Alternatiba hori sortzea, jendea ekarraraztea, Euskal Herritik eta beste nunbaitetik. Laboraria naiz. Laborarien munduan, bada lan bat egiteko. Ez da beti errex ideia berriak ekartzea. Aldiz, Bizi!n ideiak …
Category: Bizikutzu
Apr 18 2017
Hitzorduak
Asteazkenean, apirilaren 12an, 18 :00tan Hitza Hitz Lan Taldearen bilkura Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an. Asteazkenean, apirilaren 19an, 17 :45tan: Kontsumo Zero Zabor Lantaldearen bilkura Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an. Igandean, apirilaren 23an : frantses lehendakaritzako hauteskundeen lehen itzulia. Astelehenean, maiatzaren leheneko ohiturazko desfilea. Asteazkenean, maiatzaren 3an, 17:30tan: Kontsumo Zero Zabor Lantaldearen bilkura Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an. …
Apr 18 2017
Egin dugu! Eusko Egunaren lehen edizioaren arrakasta herrikoia!
Martxoaren 19an, eguzki pean, Eusko Egunak bere lehen edizioa ospatu du, tokiko euskal monetaren inguruan jendartea biltzeko 2 hilabete iraun dituen kanpaina baten ondotik. Hainbat hautetsiren eta Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria den Jean-René Etchegaray-en presentziarekien batean ehunka parte hartzaile elkarretaratu dira Glain-eko Elkarteen Etxean. Euskal Monetaren zerbitzuko, Bizi !ko eta beste jatorriko 130 laguntzailek parte hartu …
Apr 18 2017
Bizi!ren bisita gidatua!: Bizi! Larrun
Zerga ihesaren kontrako borroka (Donibane Lohizuneko, Hendaiako eta Ziburuko ekintzak, Ihesaren errota famatuarekin), Lapurdi hegoaldean euskoaren promozioaren egitea, Herriko etxeen engaiamenduen segitzea… gaiak ez zaizkio falta Bizi Larrun taldeari. Bizi!-ren fama egin duten metodoak baliatzen ditu: antolaketa, seriotasuna eta umore ona. Horri, apairu gastronomiko partekatuak gehitu behar zaizkio. Baionaraino famatuak dira eta «team Joly» taldeari …
Apr 18 2017
Kanpoko berri: Elkartasuna larrialdi egoerapean
« Diskurtso politikoak gezurreri egiaren itxura emaitea helburu du, erailketa errespetagarria bilakaraztea eta haize-laster arrunt bati elkartasunaren itxura emaitea. » George Orwell. Elkartasuna larrialdi egoeran dago. Politikari edota lehendakaritzako hautagaiek zenbakieri gezurra adieraziarazten diete, zernahi itxiera eta gomendatzen dituzten beste programa zentzugabeen alde argudiatuz ; nazionalistek, bertzearekiko eta basati deitzen dituzten inbasioekiko beldurrak gidaturik, horien taldeak handiarazten dituzte. …
Apr 18 2017
Editoriala
Goxo zen, bero zen, betetasunak bihotz guziak inguratzen zituen. Han hemenka bozka-kutxak betetzen ari ziren- edo beteko ziren- itxura oneko promesaz beterik, laster lortuko omen zen mundu hobearen aldeko promesak. Nazioarteko ekonomiak, denen artean sortu elkartasunezko eta justiziazko kutxez baliatzen ziren. Korruptioz beteriko kapitalismoaren haratustelek «sekulan ez gehiago» museoaren formolean bukatzen zuten bizia. Ustelkeriek film eta telesaileetako eszenarioak baizik ez zituzten elikatzen. Etorkizunerako …
Feb 13 2017
Bizi!ren bisita gidatua: Bizikutzu
Bi hilabete guziez, Bizi !ren bizitza gordeari behatzeko aukera eskaintzea, horra Bizikutzu berripaperaren helburua. Bigarren urteburua ospatu berri du. Gisa honetan, urrundik segitzen gaituzten kideek eta erakusmahaien inguruan noizbait gurutzatu pertsonek mugimenduaren jardueren eta funtzionamenduaren berri ukan dezakete. Honen gibelean, talde ttipi baina trebatua bada, urtean 6 aleren argitaratzeko, frantsesez eta euskaraz, paperez eta interneten. Sailak …
Feb 13 2017
Potreta: Nerea – 27 urte – Senpere
Bizi! borroka eta garaipenen metaketa da, beraz biharko munduarentzako itxaropena! Bizi!k defenditzen dituen asmoetatik hurbil sentitzen naiz 10-15 urte hauetan, baina iduritzen zitzaidan eguneroko ekintzak eta hurbilekoak sentsibilizatzeko xedea ez zirela aski. Inpotentzia sentimendua banuen, eta batzuetan «estralurtarra» izatearen sentsazioa, anitzen ezaxolakeriaren aitzinean … Pixkanaka sartu nintzen Bizi! elkartean. Ekitaldi batzuetara joaten nintzen, bloga jarraitzen …
Feb 13 2017
Editoriala
” Money makes the world go round ” erraten zuen atzoko kantu batek, gaur egun diruak ez du gehiago planeta itzularazten baizik eta itzulipurdikatzen. Baina gure militante ekintzengatik, diruak berea duen estatusa hartzen balu: etorkizunean epe luzerako inbertitzeko tresna sinpleena, lurraren babesa, honen ekosistemen errespetua eta bertako biztanle GUZTIEN ongizatea? Utopia hau aitzina doa auzitegiaren …