Category: Bizikutzu

Editoriala

Gure arkatzak xorrotx ditzagun, sartzea da… eta ez nolanahikoa! Urte honetan zuzendari berria dugu… eta ez nolanahikoa ! Beraz ez dira  arkatzak bakarrik zorroztu beharko direnak, hiztegia ere, gogoetak ere bai, eta borrokatzeko ahalak … beti bortizkeriarik gabekoak, jabal eta duinak egonez, gure agintarien azpi-joko sozial eta gizatasun gabekoen aitzinean. Ez baitugu ametsetan egoten ahalko ikasgelako zokoan, …

Continue reading

Hitzorduak

Bizi!ko militanteentzako formakuntza: uztailaren 13tik 20ra Garazin (izen-ematea beharrezkoa) Emmaüs Lescar-Pau Festibala: uztailaren 22 eta 23an Baionako Pestak: 2017ko uztailaren 26tik 30era Klima Kanpaldia: agorrilaren 4tik 15era, Maury-n, Ekialdeko-Pirinioetan. Bizi!ren Hilabeteko Biltzarra : Asteazkenean, irailaren 13an, 19:00tan, Baionako MRA Fundazioan.

Egin dugu! Mundu mobilizazioa, Amazonaseko uharrien parean Total-ek duen zilatze proiektuaren kontra!

Maiatzaren 27an, Bizi !k Brasilen parean, Amazonas bokalean petrolio-enpresa talde batek (tartean, Total) duen petrolio ustiapen proiektu baten kontrako mobilizazio mundu egunaz iragarri du. Frantzian, 19 ekintza bortizgabe burutu dituzte aldi berean Greenpeacek, ANV-COP21ek eta Bizi!k Bidarten. Total zerbitzu-guneak marea beltza batek kutsaturiko koralezko uharritan bestelakotuak izan dira. Koralezko uharrien existentzia 2016an baieztatu zuen brasildar zientzalari …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua: URAMAP, Bizi! kide den mugimendua

Orain dela urte bat xuxen, Surfrider fundazioak Bizi, Itsas Arima, Pose ta Graine eta Ur Tipula elkarteak, uren kutsaduraren kontrako tresna berri baten sortzeko inplikatzera gomitatu zituen: hau da, URAMAP, uraren mapa. Oinarria oso xinplea da: helburua da Euskal-Herriko ur ingurunean hunkitzen dituzten kutsadurak seinalatzea, bainan noski, horiek kentzen laguntzea ere. Erreken eta itsasoen kutsaduren …

Continue reading

Kanpoko berri: «Irrintzina, klima belaunaldiaren garrasia»

Baionako Atalante zinegela bete betea zen «Irrintzina, klima belaunaldiren garrasia» proiekzioaren karietara joan den ekainaren 9an. Filma Sandra Blondel eta Pascal Hennequin-ek egina da. Finantzamendu parte hartzaileari esker sortu da eta Baionatik Pariserainoko Alternatiba eta ANV-COP21-en ibilbidea kondatzen du. Mugimendu horien abiaburuan, Biziko kide batzuk kanbiamendu klimatikoaren lema hartuz populazioa nahi dute mugiarazi, COP21aren hurbiltzearekin …

Continue reading

Elise, 45 urte, Baiona

«Jendarte osoa martxan ezartzea Euskal Herriaz munduari idekiak diren iniziatiben laboratorio baten egiteko (…) %100 bortizkeriarik gabeko estrategia batekin, bihotz-pizgarria da!» Bizi! ezagutu dut 2011n lagun batzurekin hitz eginez. Garaian Parisen bizi nintzen eta bertan mugimendu altermundialistetan parte hartzen nuen. Lan egiten nuen ingurumenari eta elkartasunari buruzko heziketa tresnen sorkuntzan. Beren web guneari so egiterat …

Continue reading

Editoriala

Baginakien bai, aurten ez ginuela guritzeko edo kikiltzeko astia ukanen. Eta hori, duela gutti erori zaigun Trump-keriaren gainean kondatu gabe eta zuzena eta arrazoinezkoa ez den jendarte hautu baten inguruan iragan diren hauteskundeen gainean kondatu gabe. Hori guzia aitzin senditzen ginuen, baina ez da haien beha girelako, ukaldiek guttiago min egiten dutela. Gure baikortasuna ez …

Continue reading

Potreta: Gabriel – Banka – 56 urte

Xerkatzen dudana, justuki, Biziren ikusmoldearen araberakoa da, gauzak denen esku ezartzea Bizi barnekaldean sartu naiz, duela bi urte eta Alternatiba Garazi antolatu dugu. Biziki interesgarria izan da Alternatiba hori sortzea, jendea ekarraraztea, Euskal Herritik eta beste nunbaitetik. Laboraria naiz. Laborarien munduan, bada lan bat egiteko. Ez da beti errex ideia berriak ekartzea. Aldiz, Bizi!n ideiak …

Continue reading

Hitzorduak

Asteazkenean, apirilaren 12an, 18 :00tan Hitza Hitz Lan Taldearen bilkura Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an. Asteazkenean, apirilaren 19an, 17 :45tan: Kontsumo Zero Zabor Lantaldearen bilkura Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an. Igandean, apirilaren 23an : frantses lehendakaritzako hauteskundeen lehen itzulia. Astelehenean, maiatzaren leheneko ohiturazko desfilea. Asteazkenean, maiatzaren 3an, 17:30tan: Kontsumo Zero Zabor Lantaldearen bilkura Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an. …

Continue reading

Egin dugu! Eusko Egunaren lehen edizioaren arrakasta herrikoia!

Martxoaren 19an, eguzki pean, Eusko Egunak bere lehen edizioa ospatu du, tokiko euskal monetaren inguruan jendartea biltzeko 2 hilabete iraun dituen kanpaina baten ondotik. Hainbat hautetsiren eta Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria den Jean-René Etchegaray-en presentziarekien batean ehunka parte hartzaile elkarretaratu dira Glain-eko Elkarteen Etxean. Euskal Monetaren zerbitzuko, Bizi !ko eta beste jatorriko 130 laguntzailek parte hartu …

Continue reading