Category: Bizikutzu

Kanpoko berri: Birzikleta (Heureux Cyclage) topaketak

Birzikleta topaketak urteroko auzolaneko bizikleta tailerren hitzordu bat dira. Aurten, Baionan martxoaren 8tik 10erat iragan ziren Txirrind’Olaren harrerarekin. Euskal Herri osotik (baita Frantziatik ere!) etorritako 200 parte hartzaile eta Txirrind’Ola eta tokiko elkarte sareko 80 boluntariok 3 egun horietan topatzeko eta elkarrekin solasteko parada izan zuten. Egitarauan, bertzeak bertze: mintzaldi eta tailerrak (eredu ekonomikoak, animatzaile …

Continue reading

Potrera: Anne, 27 urte, Baiona

« Biarnesa izanki, herrialdeetako kulturak interesatzen zaizkit. Naturala iduritu zait euskara ikastea Baionara heltzean. »»  Pauekoa naiz, Biarnesen, Anne deitzen naiz eta 27 urte ditut. Kultur egitasmoen koordinatzaile eta artekaria naiz. Ekintza gustoko dut eta nere baloreekin ekitea beharrezkoa zait. Horregatik Bizi!taz hurbildu nintzen, Paueko itsaspeko petrolioaren Gailurraren oztopo-ekintzan parte hartuz. 2017ko udan, Baionara bizitzera etorri naiz, …

Continue reading

Editoriala

Bizi!-ko militanteen egunerokoa jarduera desberdin anitzez osatua da: Heureux Cyclage jardunaldien sustengatzea, “Eliza Berdea” labelaren aurkezpen topaketa, San Ispiritu zubia libratzeko ekintza bat, Hendaiako Zero Zabor Zero Xahutze topaketak… Baina gero eta gehiago hunkitzen gaituen gai bat bada: migratzaileena. Ezin da klimari buruz aritu, errefuxiatuen gaia kontuan hartu gabe. Bereziki jakinez, Munduko Bankuak iragarri duenaren …

Continue reading

Egin dugu! «Eta orain presoak!» manifestaldiaren antolaketan parte hartzea

Hastapenetik Bizi!k parte hartu du Euskal Herriko gatazkaren konpontzeko Bakegileek plantan eman duten desmartxan. Armagabetzearen etapatik landa, presoen etapa etortzen zen: Estatu frantsesari galdegitea euskal presoentzat ere zuzenbidea praktikan emana izan zedin (urruntze eta dispertsio politikaren bukaera, larriki eri diren presoen askatzea, baldintzapeko askatasunaren eta zigorren laburtzeen arloan sarbidea ukaitea). Iritzi publikoari eta gobernuari galde …

Continue reading

Editoriala

Urte berri on! Urte berri on! Urtarril guziz bezala denek gure ingurukoei gauza hoberenak desiratu dizkiegu. Arrunta da, batzuetan artifiziala, baina munduaz dugun ikuspegia ere erakusten du. Izan ere gehienetan besteei desiratzen diegu nahi genukeena. Orduan : aberastasuna, ohorea, irabaziak? Edo San Izpiritu zubia garraio eztiei erreserbaturik, auto-metatzeak ordezkatuko dituzten garraio publikoak, presoen eskubideak errespetaturik, euskoa …

Continue reading

Otsail eta martxoko egutegia

Asteazkenean, otsailaren 7an, 19:00tan: Bizi!ren Hilabeteko Biltzarra, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Asteazkenean, otsailaren 14an, 18:00tan: Trantsizioa – Hitza Hitz lan taldearen bilkura, MRA Fundazioaren egoitzan Ostegunean, otsailaren 15ean 19:30tan: Bizi!-Larrun lan taldearen bilkura Donibane Lohitzunen. Astelehenean, otsailaren 19an, 18:00tan: Jakazan/k lan taldearen bilkura, MRA Fundazioan. Asteazkenean, otsailaren 21ean, 18:00etarik 20:00k arte: Kontsumo Zero Zabor lan …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua: ATR-Bidekoari Alternatiba taldea

ATR-Bidekoari Alternatiba taldea Bizi! sortu zenetik hasi zen lanean. Euskal Kostalde-Aturri hirigune ohiaren klima xedearen arabera, garraioak Baiona hiriguneko berotegi efektuko gasen isurketen erdia baino gehiago erran nahi du. Hirietako joan-jinen borroka kulturala beroketa klimatikoaren kontrako elementu nagusi bat da. Talde garrantzitsu hau izan zen Iparraldeko lehen txirrindiraultzen eta txirrindula azoken abiarazlea, herriko-etxeekin, hiriguneekin, garraio-sindikatuekin …

Continue reading

Kanpoko berri: Eusko eguna

2013an, euskoa sortu zen Ipar Euskal Herri osoan. Moneta ekologiko eta partalier honek ekonomia birkokatzen du eta, gaur egun, 750 000 eusko baino gehiago erabiliak dira. Aurten Eusko eguna martxoaren 4an, Glaineko Elkarteen etxean, Baionan iraganen da. Besta eta familia giroko egun ederra, tailerrekin eta mintzaldi batekin. Agerian ezarriko du elkarte mundua zoin anitza den, …

Continue reading

Potreta: Guénolé, 45 urte, Baiona

Bretainian handitu nintzen, diseinu grafikoa Parisen ikasi nuen eta, 2001ean, Baionara bizitzera jin nintzen. Emeki-emeki, lurralde honi eta hemengo jendeari lotu natzaie. Nahiz eta kontzientzia ekologikoa aspaldidanik badudan, eta gizarte eta ingurumen alorreko zuzengabekeriek aspaldidanik hunkitzen nauten, denbora eman nuen Bizi mugimendutik hurbiltzeko (2016 hondarrean), zeharkako bideak harturik, Euskoaren bitartez, bereziki. Hunkitzea eta kexatzea ez …

Continue reading

Kanpoko berri: Katalunia: Som un poble valent i lliure*

Urriaren 1.ean, Kataluniak erreferendum bat antolatu zuen, batere bortizkeriarik gabe, Espainiari buruzko bere independentziaz erabakitzeko xedez. PPren gobernuak demokraziaren kontrako erantzun gordina eman zion. Poliziak 1000 pertsona baino gehiago zauritu zituen eta buruzagi katalanak preso sartu zituzten. Nazionalismoek beldurra sor dezakete, nor bere baitan hestea, irekitasun eza eta mugak sortzea ekartzen baldin badute. Baina hori …

Continue reading