Category: Bizikutzu

Hitzorduak apirilean eta maiatzean

Asteazkenean, martxoaren 25ean, 17:30tan: Kontsumo– Zero Zabor Lan Taldearen bilkura Fundazioan. Ostiralean, martxoaren 27an, 20:00etan: Barnekaldeko Bizi ! tokiko taldearen bilkura (hilabeteko azken ostiraletan) Larunbatean, martxoaren 28an, 8:45tatik-18:00etara : Zaborraren kudeaketaz, Zero Zabor politikaz, konpostatzeaz eta TMB-ei buruzko bisita, deneri idekia.  Larunbatean, apirilaren 4an, Bizi!ren urteko Biltzar Nagusia. Asteazkenean, apirilaren 8an, 17:30tan: Kontsumo – Zero Zabor …

Continue reading

Bizi!-ren bisita gidatua: Kontsumo Zero Zabor lan taldea

  Lan taldeak bi lan ildo nagusi ditu. Lehenik, herritarrak sentsibilizatu nahi ditu aztarna ekologikoa ttipitzeari buruz. Horrek erran nahi du eragin haundia duten eta errex aldatzen ahal diren eguneroko kontsumitzeak behar direla gaitzetsi, bai eta ere greewashing-ean enbalatuak diren aterabide faltsuak, supermerkatuetan burutuak idren ekintzen bidez, adibidez. Alternatiba zehatzak ere proposatuak dira hobeki kontsumitzeko, …

Continue reading

Egin dugu ! Kadirak, ihes fiskalaren kontra jarririk

Otsail hastapenean, Le Monde egunkariak HSBC bankua salatu zuen. Banku honek (beste anitzen artean) bere bezero aberatsenei halako ihes fiskalaren burutzeko ahala eman die non, 6 hilabete barne, estatuaren buxetek 2,5 miliar galdu baitituzte. Bankuen metodo horiek 60 eta 80 miliarren artean gosta zaizkie diru iturri publikoei. Miliar horiek honenbeste zerbitzu publiko gutiago dira, zerga …

Continue reading

Kanpoko berri : COP21erako bidean

Zientzialariek zehaztu dute 2015-2020ko denboraldia erabakigarria izanen dela norabidez aldatzeko, munduko tenperaturaren berotzea 2°C-ko mugaren azpitik atxikitzeko, horren gainetik pasatzen baldin bada klima aldaketaren alorreko ondorio latzak izanen baitira. Horrek erakusten du COP21aren garrantzia handia, hau klimari buruzko nazioarteko negoziaketa gailurra izanen baita. Gailurra 2015eko azaroaren 30etik abenduaren 15era iraganen da, Parisen. Haren helburua izan …

Continue reading

Potreta: David, 22 urte, Baiona

Bizi!rekin, ikasi dut nola ingurumenari doakion problematika eta problematika soziala lotuak diren. Ez dakit hain zuzen noiztik Bizi!kidea naizen. Hastapenetik segitu nituen urrundik egiten zituzten ekintzak bainan ez nintzen Bizikidea. Egun batean, Bizikide lagun batek deitu nau eta erran dit Baionako Intermarchen ekintza bat bazela eta hara joaiteko. Momentu honetatik goiti, gero eta gehiago parte …

Continue reading

Bizi!-ren bisita gidatua: « Hitza hitz, trantsizioa erdiesteko » batzordea

2014ko herri hauteskundeetarik landa, Ipar Euskal Herriko biztanleen ¾ak biltzen dituzten 30 herrik, beren buruan, Bizi !-ren Trantsizio Energetikorako Hitzarmena izenpetu duten auzapezak dituzte. Hitza hitz. Hartu engaiamenduak bete beharko dira! « Hitza Hitz, trantsizioa erdiesteko » batzordeak hori zainduko du. Batzorde hori Euskal Herriko trantsizioaren behatokia izanen da, herritarrena, eta 5 lan taldetan banatua izanen da, gaika (1- Laborantza, oihana, …

Continue reading

Egin dugu: Esku ukaldi bat klimaren alde

Bizi! Mobilizatzen da ekainaren 5etik irailaren 26ra Europako 6 herri zeharkatuko dituen Alternatiba Itzulia diruztatzea xede duen crowdfunding kanpaina eramateko. 5.000 km-ko bidai horren etapa bakoitzeko bizilagunek trantsizio sozial eta ekologikoaren aldeko animazioak antolatzeko parada ukanen dute. Gertakari horren fresak estaltzeko, Alternatiba koordinaketak finantzatze partehartzaile kanpaina bat abian ezarri du, bi hilabetez 61 340 € …

Continue reading

Kanpoko berri: Zuhaitz bat moztu dute, oihan bat ereinen dugu !

2014ko urriaren 25ean, Rémi Fraisse-ren heriotzari begirada. Hau Sivens-en Tarn eskualdean, barradera baten kontrako manifestaldi batean poliziak jaurtiki granada batek erail zuen. Betidanik, poliziaren errepresioak jendearen kontzientziak mindu ditu, egunkarietako editorialak eta ostatuko eztabaidak hazi eta pertsonen gogoetak  elikatu. 1974an, nuklearraren kontrako manifestaldi batean parte hartu nuen, lehen aldiko. Hastapenaz oroitzen naiz, hainbeste haur bazen …

Continue reading

Potreta: Magali 36 urte Ezpeleta

  Gai garrantzitsu bat jorratu irri eginaraziz, atzarrarazi oldarkortasunik gabe… Bizi!-n behar nuen hura atzeman dut! Bizi!-n sartu naiz bi hilabete bere sortzearen ondotik, 2009an. Ingurumenaz axolatzen zen elkarte erne bat bilatzen nuen.Facebook-en, Birjinaren arrokaren bideoa ikusi eta sobera maitatu dut! Horrelako manera gai garrantzitsu baten jorratzeko irri eginaraziz, atzarrarazi oldarkortasunik gabe, behar nuen hura …

Continue reading

Potreta : Marie, 29 urte, Angelu

Bizi !-rekin engaiatzea, zentzua duten ekintzetan parte hartzea da. « Bizi !-rekin bat egiteko gogoa piztu zait elkartearen ekintzak segitzen bainituen eta gustukoak bainituen. Ideia berak partekatzen ditut. Gure planetaren geroak eta jendearen geroak kezkatzen naute. Indibidualista, gure baitan hetsi eta biziki triste bilakatzen ari gara. Orduan, jendarte ona, partekatzea, elkarren laguntzea eta ongi izatea sustatzen duten iniziatiba …

Continue reading