Category: Bizikutzu

Marie – 50 urte – Baiona

«Bizi!n bada energia baikor eta komunikatibo bat, on ainitz egiten duena.» Nuklearraren kontrako ene lehen manifa, 8 urtetan egin dut, nerabetasunean, amerindiarrek Ama-Lurrarekin zituzten harremanetaz biziki interesatua nintzen eta ekologiaz ari zen aldizkari bati harpidetua nintzen… Ondorioz, naturaltasun osoz Bizi!tik hurbildu naiz, haren sortzean berean. Baina, ene bizi pertsonalak denbora utzi didalarik naiz parte hartzen …

Continue reading

Sar hitza

Maiteminduek elkarrer eskuak emaiten dituzte. Mota guzietako opari saltzaileek eskuak diruz betetzeko xedeak dituzte. Baina nehork ez daki xuxen nor den San Balendin delako hori! Alta bada, kontsumo arduragabearen ohore tauladan, lider toki ederra badu… noski lehen postua ezin galdua duen Bizar Xuri-ren ondotik. Lehen lekutik ezin kendua… zerga iruzurgileak bezala, gehiegizko moldean aberatsa izaitea …

Continue reading

Egin dugu! “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!”

San Balendin eguna ez da bakarrik estakuru bat izan behar beti eta gehiago kontsumitzeko gure planetaren kaltetan. Har dezagun arrosaren etsenplua, otsailaren 14an eskainitako opari gostukoena: parte handia Afrikatik (Ethiopia, Kenia) eta Hego Ameriketatik (Ekuadore) inportatuak dira – France Info-ren arabera – eta bistan dena hegazkinez (% 85 Consoglobe gunearen arabera) gure loreontzietan fresko freskoak …

Continue reading

Hitzorduak

Astelehena, urtarrilaren 4an, 19:00etan: Notre Dame des Landes-eko tokiko komitearen bilkura Gorriak-en egoitzan. Asteazkena, urtarrilaren 6an, 18 :00etan: Hitza Hitz taldearen bilkura Fundazioan. Osteguna, urtarrilaren 7an, 19:00etan: Urtarrileko Bizirik! emankizunaren grabaketa Uztaritzen. Larunbata, urtarrilaren 9an: Bagoaz kolektiboak Baionan antolatutako manifestaldia, preso politikoen eskubideen errespetuaren alde Asteazkena, urtarrilaren 13an, 17:30tan : Kontsumo-Arduratsu-Zero-Zabor lantaldearen bilkura, Fundazioan. Ostirala, urtarrilaren 29an, …

Continue reading

Egin dugu!  Justizia klimatikoaren alde, mobilizazio baketsuak

196 ziren, eta gu milaka ginen Parisen. Terrorismoari lotutako Estatu larrialdiak behar zuen ezeztatu herritarren biltzeko parada. Alta mobilizazio horien bidez azken hauek erran behar zuten gero eta gorago beren kezka eta aldarrikatu behar gero eta ozenkiago hitzarmen behargarri bat eta aldaketa klimatikoari alternatiba errealak. 196 ziren erabakitzeko, milaka ginen proposatzeko. COP21aren hastapenarentzat aintzin ikusia …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua! Alternatiba-ren « Quartier Génial » Egoitza Nagusia

COParen denboran hor ziren Alternatiba-ko 150 militante pasa jatorri ezberdinetakoak ziren. Horren ondorioz, Parisen ostatu ukaiteko 15 egunez behar zen gune bat atxeman. Île-Saint-Denis-ko herriak, Pariseko iparraldean, Alternatiba-ren Quartier Génial horren errezebitzeko gimnasio bat eskaini du. Gimnasioaren barnean, oihal haundi eta koloredunen bidez 20/30 oheko ganbara batzu mugatu dira. Horren ondoan, eremu berezi bat erabilia …

Continue reading

Kanpoko berri: COP21a: hitzarmen jakinarazteak begi-enganio moduan

Hedabideetan, COParen bukaeraren karietarat erakutsi diren pozezko adierazpen hunkigarriek, egia erran, arras guttiago distira duen errealitate bat gordetzen dute. COP21ak xuxen xuxen gidatzen gaitu 3°C-ko (b)erotze batetara. Hori da adituen arabera, klima nahasmendurako ataria. 1,5 °C-ko goratzetik petik egoiteko xedea akordioan agertzen bada, helburu honek ez du deklinazio zehatzik aurkitzen Estatuek ekarri dituzten borondatezko engaiamenduetan, …

Continue reading

Potretak: Camille 32 urte, Miarritze eta Tom 24 urte, Bokale

«Elkarrekin aurrera egin dezakegula, tokian arizanez emaitza zehatzak lortuz, etorkizunari begira lasaigarri da» Camille eta Tom berrikitan Bizi!ri hurbildu dira eta abenduaren 12an COP21aren bukaerako mobilizazio ekintzetan parte hartu dute. Horrela fiteago sartu dira dinamika militantean. C. – Bizi-n sartu naiz defendatzen dituen gaiak hunkitzen bainaute. Gehiago nahi nuen ikasi eta beste batzurekin aitzinatu. Pentsatzen …

Continue reading

Edito

Bai, COP 21a bukatu da artisau xume batek eginikako mailu kolpe batekin eta bere lehendakariaren nigar malko batekin, bainan ez, (b)erotze eta zuzengabekeria klimatikoaren kontrako borrokak ez dira bukatuak. 3 graduko beroketaren mehatxutik urruntzen ez gaituen hertsagarri ez den akordio bat berretsiz, gure aitzindarien satisfamendua laido bat baizik ez da gure etorkizunarendako eta gure haurrendako. …

Continue reading

Edito

Lortu dute! Ez zakitelako ezinezkoa zela? Dudarik gabe, baina sustut sineste sendo eta ezin gaindituzko batek animaturik, bata bestea baino pizgarri diren topaketek bultzaturik, burutu dituzte 5 600 km-ak, trebestaktu dituzten lurralde guzietan nahasmendu klimatikoaren saihesteko alternatiben oihartzunak goraipatuz eta haien praktikan ezartzeko larritasuna azpimarratuz. Haundituz doan ibai baten gisa, 187 etapak iragan ondoren, 1 500 txirrindularik …

Continue reading