Category: Bizikutzu

Egin dugu: Maiatzaren Lehena, aberatsa, izigarri aberatsa!

“Ban-ka-riekin, el-kar-ta-su-na !” “Fun-tzio-nario gu-ttio, mi-lio-nario gehi-o !” Jende haundia, aberatsa, izigarri aberatsa lema horien oihuka errepikatzeko, xanpaña basoa eskuan. Karriketan topatu dira, langileriaren egun sakratuan, François Hollande-ek eskaintzen dien sostenguaren eta egunero haien aberastasunaren haunditzearen eskertzeko. El Khomri legeaz izigarri kontent dira, finantza arloan parada ederrak eskaintzen dizkie, edozoin baldintzatan ustiatzen ahal diren eta …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua: Ekintza taldea

Ekintza taldeak hamabost bat kide ditu, Bizi!ren ekintzak pentsatzen eta prestatzen ditu: «brainstormings » edo kaskopeko ekaitzetarik, ideien agerrarazteko, prestaketa logistikora, prentsa agirien idazte eta «debrieffing» hots, ekintza ondoko bilanetarik pasatuz. Ekintzek ahalbidetzen dute kanpaina bati argi gehiago emaitea, erabaki hartzaileei dei eginez, ekintza eta proiektu klimatizidoak gaitzetsiz, edo gaur egun den sistemari alternatiba ekologiko eta …

Continue reading

Kanpoko berri: Paueko Kontra-Gailur ez bortitza: konbentzimenduaren indarra segurtasun indarraren kontra

Estatuak aldaketa klimatikoa + 2°C-tik petik atxikitzerat engaiatzen zituen COP21a akordio izenpetuaren tinta oraino fresko zelarik, Pauen MCEDD itsaspeko petrolioaren gailurra antolatua zen. Apirilaren 5etik 7ra, Beaumont Jauregian hitzordua finkatu zuten petrolioaren munduko enpresa haundienek beren arazoetaz arizaiteko: nola gero eta sakonago zilatu ozeanoetan bertatik gero eta gehiago ustiatzeko… gero eta gastu ttipienean. Ez zen …

Continue reading

Laurent, 39 urte, Baiona

«Bizi!-n parte hartzeak parada eman dit naizenarekin oraino egokiago senditzen!» Bizi!n sartu naiz 2014an. Ene gogoetak nahi nituen gauzatu, eta bertan engaiatuak ziren militanteetaz hurbil senditzen nintzen. Horrek ahalbidetu dit naizenarekin oraino egokiago senditzea. Ekitaldi ezberdinen arloan logistikaz arduratzen naiz, bereziki Alternatiba dinamikaren inguruan. Ene burua engaiatu nahi dudan arloaren hautatzeak, bai eta ere beste …

Continue reading

Hitzorduak: martxoan eta apirilean

Bizi!-ko kide berrien asteburua : martxoaren 18tik 20era Bizi!-ko Biltzar Nagusia apirilaren 16an Baionan maiatzaren lehenean igandean desfile alaia eta aldarrikatzailea Talde desberdinen topaketak: Trantsizioa taldea : astezkenetan, martxoko 2, 16 eta 30ean, apirileko 13 eta 27an, 18:00tik 18:55era, Manu Robles-Arangiz Fundazioan. Kontsumo Zero Zabor taldea : astezkenetan, martxoko 9 eta 23an, apirileko 6 eta …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua: Bizirik! hilabetero Euskal uhinetan

Iparraldean Euskal Irratiak, hastapen hastapenetik, irrati parte hartzaile gisa arizan dira. Betidanik herritar laguntzaileen parte hartzearekin aintzina joan dira tokiko eta euskarazko irrati hauek. Gaur egun 10 000 entzule erregular eta 40 000 noizean behineko entzule hunkitzen dituzte. 2012ko irailaz geroz Bizi! Mugimenduak Bizirik! emankizuna animatzen du, hilabetean behin « larrialdi ekologikoa eta justizia soziala » euskal …

Continue reading

Kanpoko berri: Aulkiak epaitegian

2016ko otsailaren 8an Jérôme Cahuzac budjetaren ministro ohiaren auzia abiatu da Parisen. Diru zuritzea eta zerga iruzurra nola egin jakiteko nahiko postu ona zuen, eta, 2013an Méadiapartek harrapatu zuen. Ez da zalantzarik epaiketa hori bidezkoa eta beharrezkoa dela, baina, eskasa Attac, Amis de la Terre, Actions Non Violentes-COP 21 eta Bizi!ko militanteentzat. 2015eko otsailetik azken …

Continue reading

Marie – 50 urte – Baiona

«Bizi!n bada energia baikor eta komunikatibo bat, on ainitz egiten duena.» Nuklearraren kontrako ene lehen manifa, 8 urtetan egin dut, nerabetasunean, amerindiarrek Ama-Lurrarekin zituzten harremanetaz biziki interesatua nintzen eta ekologiaz ari zen aldizkari bati harpidetua nintzen… Ondorioz, naturaltasun osoz Bizi!tik hurbildu naiz, haren sortzean berean. Baina, ene bizi pertsonalak denbora utzi didalarik naiz parte hartzen …

Continue reading

Sar hitza

Maiteminduek elkarrer eskuak emaiten dituzte. Mota guzietako opari saltzaileek eskuak diruz betetzeko xedeak dituzte. Baina nehork ez daki xuxen nor den San Balendin delako hori! Alta bada, kontsumo arduragabearen ohore tauladan, lider toki ederra badu… noski lehen postua ezin galdua duen Bizar Xuri-ren ondotik. Lehen lekutik ezin kendua… zerga iruzurgileak bezala, gehiegizko moldean aberatsa izaitea …

Continue reading

Egin dugu! “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!”

San Balendin eguna ez da bakarrik estakuru bat izan behar beti eta gehiago kontsumitzeko gure planetaren kaltetan. Har dezagun arrosaren etsenplua, otsailaren 14an eskainitako opari gostukoena: parte handia Afrikatik (Ethiopia, Kenia) eta Hego Ameriketatik (Ekuadore) inportatuak dira – France Info-ren arabera – eta bistan dena hegazkinez (% 85 Consoglobe gunearen arabera) gure loreontzietan fresko freskoak …

Continue reading