– Ostiralean, urtarrilaren 6an, arratseko 19:00etan EHLGko egoitzaren lokalean, Ainhize-Monjolosen, Barnekaldeko Bizi!ren hilabeteko bilkura ! – Astelehenean, urtarrilaren 9an : zerga ihesaren auzia Akizen – Asteazkenean, urtarrilaren 11n, arratsaldeko 5etan: Kontsumo Zero Zabor Lantaldearen bilkura Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Baionako Cordeliers karrikako 20an. – Asteazkenean, urtarrilaren 11n, arratsaldeko 6etan: Herriko Etxeetako trantsizioaren arloan ari den Hitza …
Category: Bizikutzu
Dec 16 2016
Bizi!ren bisita gidatua! KZZ taldea : Kontsumo – ZeroZabor
Bizi ! Sortu denetik, kontsumoaren problematika militanteen kezka nagusietako bat izan da. Oraingo taldea bi lantalderen bateratzea da. Lehenak, kontsumo arduratsua lantzen du eta Ekobai gidaliburua (eko-herritar eta arduratsuak diren saltegi eta jardueren identifikatzea) atera du. Bigarrenaren lan-ardatza hondakinen kudeaketa da eta Bil Ta Garbiren bereizketaren zentro mekano-biologikoaren muntatzea segitu du, azpimarratuz Hego Euskal Herrian …
Dec 16 2016
Egin dugu! Etorkizunerako bide-orria : Sustraiak ta hegalak
2009an 20 militante ginen, 2016an 400 baino gehiago gara… zazpi urtez Bizik erakutsi du justizia klimatiko eta sozialak, gure indarrak, gure energiak, gure ideiak eta gure gaitasuna uztartzea merezi zutela. Bilduma eginik, argi da manera eta metodologiak funtzionatzen dutela; diagnosiak, proposamenak, bortizkeriarik gabeko ekintzak, alternatiba zehatzen bultzada… Bizi laborategiak aise gainditu du tokiko esparrua eta …
Dec 16 2016
Potreta : Régis 32 urte Baiona
« Abentura bat bizitzen ari naizela iduritzen zait biharko mundua eraikitzeko. » Lehen, ez nintzen batere ekologiaren alde. Uste nuen “bobo” afera bat zela eta bazirela mila borroka, hori baino larriagoak, nun parte hartzen ahal bainuen. Baina duela 6/7 urte, Miarritzen bizikletaz ibiltzen nintzen eta Biziko talde bat gurutzatu nintzen. Talde hortarik kemen handia ateratzen zen. Nire …
Dec 16 2016
Kanpoko berri : Zerga ihesa eta aulki bahitzaileak
2012an, senatuak ateratako txosten batek agerian eman ditu finantza publikoen diru galtzeak zerga ihesarengatik. Txosten horren arabera 30 eta 36 miliar euro arteko galtzea da frantses administrazio fiskalarentzako. Zerga ihesa, zergen pagatzea apaltzeko praktika da. Gisa horretan, norbanakoek edo enpresek erabakitzen dute irabaziak atzerriko kontuetan gordetzea, zerga zerbitzuei jakinarazi gabe, diru-zama horiei dagozkien zergak ez …
Dec 16 2016
Edito
Zertan gaude mundu mailako jokalekuan ? Arrunt dudagarria den boz kontaketak aberats kirasdun bati planetako herrialde boteretsuenetarikoa denaren giderrak hartzea ahalbidetzen dion unean eta Frantzian, jadanik entzunezina den vals baten itxura duen hautagaien dantza hasten den unean, gu bezalako herritarrek justizia klimatikoa eta sozialaren aldeko borrokak jarraitzen ditugu… eta sekulan baino gehiago. Sortu zenetik 7 …
Oct 26 2016
Potreta: Gene – 46 urte -Urdiñarbe
« Nahi nuke nere heinean zerbait egin. Nahi nuke nere alabaren etorkizuna sanoa izan dadin. » Duela bi urte, Baionan Bizi! bilkuretan parte hartzen zuten lagun batzuek deliberatu zuten Xiberoan dinamika berdintsua sorraraztea. Hemen ere badira gauzak egiteko, beste errealitate bat badugu. Haien segidan, Bizi! Xiberoa taldean sartu nintzen. Inkesta bat antolatu genuen ikusteko konkretuki zer egiten …
Oct 18 2016
Hitzorduak
– Asteazkenean, urriaren 26an, 17:30tan: Kontsumo-ZeroZabor Lan Taldearen bilkura Fundazioan, 20 Cordeliers karrikan, Baionan. – Urriaren 28tik 30era Fundazioan: Bizi!ren Ezohizko Biltzar Nagusia. – Azaroaren 4tik 6ra, Iratiko erakustazokan: Lurrama, laborantza iraunkorraren azoka. – Asteartean, azaroaren 8an 18:30tan: Auzolan Lan Taldearen bilkura Fundazioan. – Asteazkenean, azaroaren 23an, Baionako Atalante zinegelan: Marie-Monique Robin-en «Qu ‘est-ce qu’on attend ?» …
Oct 18 2016
Egin dugu! Trantsizioaren eguna: « Hitza Hitz: une parole est une parole ! »
Estatu mailako 3. trantsizio eguna antolatua izan da joan den irailaren 24an. Mobilizazio egun bat herritarrek trantsizio ekologikoa eta alternatiben berri ukan dezaten Txirrindularen besta abian ezarri du Xiberoako Bizi! taldeak ibilgailu hau gehiago erabilia izan dadin Xiberoan eta bizikleta bideak sortuak izan daitezen Maule barnean eta inguruetan. Hitza Hitz batzordeak Euskal Herriko trantsizio energetikoari …
Oct 18 2016
Bizi!ren bisita gidatua: Itzulpen lan taldea
Bizi! mugimenduaren kide bilakatzeko Bizi!ren Hitzarmenarekin adostasuna erakutsi behar da. Hitzarmen hortako «Funtsezko printzipioak» atalean, azpimarratzen da «Bizi ! mugimenduaren ekintza eremu nagusia Ipar Euskal Herria da. Bizi! nazio arte mailako mugimendu altermundialistan osoki kokatzen da. Gure ekintza kultur aniztasunaren borrokaren baitan naturalki sartzen da. Gure komunikazioa, elebiduna da, euskara/frantsesa.» Ondorioz Bizi!ri esker, euskara lagun, larrialdi …