Category: Garraioak

120 pertsonek «autobusendako berezitua den munduko biderik ttipiena» Biarritzen estreinatzen dute

Michel Veunac: Biarritzeko auzapeza eta Garraio publikoen sindikatu mistoko lehendakari ohia: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/02/Tract-Fin3.pdf Larunbat honetan, otsailaren 8an goizeko 11:00etan, 120 pertsonek parte hartu dute «autobusendako berezitua den munduko biderik ttipiena »ren estreinan Biarritzen, Europako biribilgunean. Guiness World Records–eko ordezkaria den Xan Pionaziria Jaunak balioetsi ondoren, Ingurumenaren Grenelle-eko Kattalin Berdeberdiak zorionak eman dizkio Biarritzeko Auzapezari egin dun ezin …

Continue reading

Bide berezituak autobusendako: Biarritzeko Hiriaren gezurren frogak

Dokumentua telekargatzeko hemen 2019ko maiatzaren 15ean, Bizi-k ekintza bat burutu zuen Biarritzeko Victoria Erreginaren etorbidean, azken hau Tram’busari zuzendutako diruarekin erreberritua izan zela salatzeko. Egun horretan, publikoki, adierazi genuen Garraio Publikorako Sindikatu Mistoaren proiektuak (SMTC-GPSM) garbi xedatzen zuela autobusendako bakarrik den bide propioa eginen zela etorbide horretan berean. 2011n, SMTC-GPSMaren proiektuak ahalbidetu zuen Ingurumeneko Grenelle-tik …

Continue reading

Kanguru justizia egileak, «Dena Autoari»aren itzultzearen kontra

Bizi elkarteak berriz plantan eman du Baionako Maréchal Soult etorbidean kendua izan zen autobus eta bizikletendako berezitua zen bidea. Ekintza gauzatua izan da bereziki kanguruz mozorrotuak ziren ekintzaile zonbaitetaz, Australiak pairatzen duen larrialdi klimatikoarierreferentzia eginez. Horren bidez, Bizik oroitarazi du berotegi efektuko gasen isurketek, gureak barne, dituztela ondorioztatzen klima nahasmenduaren larritze eta zalutzea. Bizik kontsideratzen …

Continue reading

“Autobusendako berezitua den munduko biderik ttipienaren” estreina Biarritzen

Michel Veunac Jaunari, Biarritzeko auzapezari, Guiness World Records–eko Nora Doatxapela Andereari, eta Ingurumenaren Grenelle-eko Xan Etxeberde Jaunari ohoragarri zaie zuen gomitatzea autobusendako berezitua den munduko biderik ttipienaren estreinara! Estreina hau, harrigarria den obra honen heinean, handizki ospatuko da, Biarritzen, larunbatean, otsailaren 8an, 11:00etan Europako ibilbidean. Veunac Jaunak berak, mugikortasunaren arloan iraultza sortuko zuten eta trantsizio …

Continue reading

Garraiobide alternatiboen aldeko lan taldeak bere bide orria aurkezten dizu!

Badu orain 10 urte talde hori badela. Esperientziak erakusten digu, taldea aktiboa denean, ekintza eta mobilizazio erregularren bitartez, batailak irabazten direla eta mugitzeko molde jasangarriago batzuen alderako antolamendu alorreko akats handiak saihesten direla. Taldea berriz hasi da lanean, 2019ko irailean, eta geroztik ekintzak biderkatzen ditu, garraiobide alternatiboen aldetik hiritarrek dituzten beharrak gero eta ozenago entzunarazteko …

Continue reading

Garraiobide berrien aldeko lan taldea : ekintzek fruituak ematen dituztenean

Ez dugu barkatzen 2019 urtea bukatzen ari da eta Garraiobide berrien aldeko lan taldearendako lehenengo bilana egiteko aukera da. Azken hilabeteak aberatsak izan dira mugikortasun iraunkorra (autobusak, txirrindulariak, oinezkoak) sustatzeko ekintza eta mobilizazioetan. Gure hautetsien baitan eginiko presio honek badu eragina eta jadanik garaipen batzuen itzala baino gehiago ikusten ari gara gure jomugan ! Horrek …

Continue reading

Klima: 433 txirrindularik desobeditzen dute BAB hiribidean

Klimaren aldeko nazioarteko eguna: 433 pertsonak desobeditu diote BAB hiribidean bizikletaz ibiltzeko debekuari Igande honetan, abenduaren 8an, 433 bizikletarik BAB hiribidea okupatu dute, 2 orenez, nazioarteko klimaren aldeko eguna kari. Horren bidez, hiribide hortan bizikletaz ibiltzeko debekua hausten zuten, elkarteek azkarki eztabaidan ezartzen baitute. COP25aren erdian, herritarrek beren hautetsiei dei eginez, gainetik etorriko denaren zain …

Continue reading

Klimaren aldeko nazioarteko eguna: Bizi!-k auto gidariei kontseilatzen die BABko hiribidetik ez iragatea

Txirrindularien manifestazio bat antolatua da BABko hiribidean abenduaren 8an, igandearekin, Klimaren aldeko nazioarteko egunaren karietara. Auto gidariei eskatzen zaie bide horretarik ez pasatzea 10:30 eta 12:30 artean, berant ibili nahi ez baldin badute, bizikletek hain segur BABko hiribide osoa hartuko baitute. BABko hiribidea hiriguneko bide nagusietarik da. 7 km luze da, Aturriren eta Biarritzeko aireportuaren artean. Ordokia da eta …

Continue reading

Autobus/bizikleta bide bat kentzen dute, Bizi!k berriz ezartzen du!

Larunbat honetan, azaroaren 30ean, COP25aren irekitzearen bezperan, 23 ekintzailek, San-Leon biribilgunetik goiti Maréchal Soult ibilbidera zoan eta kendua izan zen autobus/bizikleta bidea berriz ezarri dute. Elkarteko kideek zolako estaldura laranja bat, hasieran bertan zen autobus bideari erreferentzia egiten ziona, eta bide gaineko autobus/bizikleta markak tindatu dituzte. Bizik! horrela nahi zuen gaitzetsi larrialdi klimatikoaren testu inguruan …

Continue reading

BAB hiribidea txirrindulei debekatua: desobedientziarako deia!

Bizik BAB hiribidean bizikletei emana zaien debekuari desobeditzeko deia luzatzen du. Igandean, abenduaren 8an Txirrindiraultza bat antolatua da, klimaren nazioarteko egunaren karietara. Hitzordua finkatua da Baionako Herriko Etxearen aitzinean, 10:30ean. BAB hiribidean  abiadura 50 km/h-eko abiadurara mugatua izan denetik geroz, bertan bizikletez ibiltzea debekatua. Debekatze hau, mugikortasun eztiei toki gehiago egin behar diegun testu inguru honetan, zentzugabekeria …

Continue reading