Category: Groupes locaux

Hego-Lapurdiko Alternatiba 2014 – bilkura martxoaren 20ean ortzegunarekin 19:00etan

Martxoaren 20 hontan ortzegunarekin Alternatiba Zokoa antolatzen jarraitzeko bileraBilera Zokoako blokeen ezker-paretan arratsaldeko 18:00etatik 18:50etara, tokia bisitatuko dugu, eta 5 esparruen kokatzeko aukerak begiratuko ditugu.Ondotik Donibane Lohitzunen (Passicot Bulebarreko 15ean bilera nagusia 19:00etatik 20:40etara, Alternatiba hortarako zerrendak egiteko:– bortz esparruen ahalezko edukiak,– hartzeko kontaktuak,– bortz esparruen kudeatzeko taldeakBilera bukatzeko 20:40etatik 21:00etarat Apirileko bertokiratzearen inguruko kanpaina …

Continue reading

Eztabaida gaualdia Urruñako Itsas Mendi zineman martxoaren 14an ortziralearekin 20:30etan

Leslie Franke eta Herdolor Lorenz-en dokumentario bat Arnasten dugun airea bezala, ura bizitzarako ezinbertzekoa da. 2010ko uztailaren 27an, ur edangarriaren eskuratzeko eskubidea Giza Eskubideen Deklarazioan sartu zuen NBEko Biltzar Orokorrak. Hala ere, ura haien etekinak gogan duten enpresa multinazionalen interes ekonomikoen menpe geratzen da. Urre urdinaren bereganatze hori herri garatugabeetan baita herri aberats industrializatuetan ere …

Continue reading

Hego-Lapurdiko Alternatiba 2014 – bilkura Otsailaren 20ean ortzegunarekin 19:00etan

Hego Lapurdiko Alternatibak heldu diren Urriaren 4 eta 5ean iraganen da, kostaldean (toki zehatza apirilean finkatuko da). Data horiek zuen egutegietan marka itzazue gaurdanik. Edukiaren bilkura bat eginen dugu Otsailaren 20ean ortzegunarekin 19:00etan Donibane Lohitzunen Passicot bulebarreko 15ean Gai hainitz aipatzen ahalko dire bilera hontan: – zein eduki espazio ezberdinentzat? zein hizlari eta lekuko kontaktatu? …

Continue reading

Abenduaren 19a Donibane Lohitzunen: Hego-Lapurdin Alternatiba bat 2014ean?

Hendaia, Senpere eta Arbonaren artean bizi baldin bazara (“Hego Lapurdi” deituriko hirigune hortan) eta hirigune hortan Alternatiba baten antolaketan parte hartu nahi baduzu heldu den urterakotz, heldu den abenduaren 19an lehen bilera bat eginen dugu tema hortaz. Eskualde hontan ezagutzeko eta egiteko hainitz dago hirigintzan, garraioetan, hurbileko laborantzan, itsasoaren egoeran etab. Hitzordua abenduaren 19an ortzegunerakin, …

Continue reading

Baionako Bestak Bizi!-rekin

Bizi!-k laguntzaile andana bat xekatzen du Baionako Bestentzat (uztailaren 23a asteartetik uztailaren 29a astelehenera): Ostatuan xerbitxatzeko, garbiketa, sukaldea, afitxa kolaketa, etab… Giro ezin hobean! Aste baten buruan hasten dira bestak eta oraindik ez ditugu bete lan itzuli guziak ! Milesker izena emaitea taula betez (hemen karga dezakezu)

Eusko poteoa Baionan

Ekainaren 7an, ostiralarekin, eusko poteo bat iraganen da Baiona hiri barnean (Baiona Tipi eta Handian). Baionako hiri hiper barnean dauden eusko sareko 9 ostatuen itzulia eginen dugu. Desfilea alaitzeko karrikako musikariak izanen dira eta parte hartzaileek zerbait jaten ahalko dute, etapa bakoitzean egoki banatu pintxoak gozatuz. Bistan dena, poteoa euskoekin baizik ez da eginen, eta …

Continue reading

«Mendebaldearen bukaera, munduaren sortzea» hitzaldi publikoa

Kazetaria eta « Nola aberatsek planeta suntsitzen dute » liburuaren idazlea den Hervé Kempf-ekin Asteazkena, apirilaren 24an, arratseko 20:30tan Donibane Lohitzunen (Portuan den Xardin Erretegiko gelan) : Eta « krisiari » buruz gure buruari istorioen kondatzeaz gelditzen bagina ? Zuzenean ikus dezagun pausatzen zaukun arazoaren muina. Biosferaren mugak hunkituko dituen lehen jendarte belaunaldia gira. Krisi ekologikoa dela eta garapen ekonomikoa mugatua …

Continue reading

[:fr]Réunion de groupe local Baiona-Iparaturri / Bayonne nord Adour Vendredi 14 décembre 18H30

[:fr]Réunion groupe local Bizi ! Larrun à Saint Jean de Luz

 

3 hitzaldi publiko “Petrolio merkearen bukaeraz”

Osteguna, azaroaren 29an, arratseko 20:30etan Donibane Lohitzunen (Xardin Erretegian) Ostirala, azaroaren 30an, arratseko 20:30tan, Donapaleun (Xerbitxu Gunearen gibeleko salan) Larunbata, abenduaren 1an, arratsaldeko 15:00etan Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan) Guy Chauveteau-k, CNRSeko zuzendari ohiak eta Petrolioaren Frantses Institutoko Kontseilu Zientifikoaren kide ohiak,  ezohizko 3 hitzaldi emanen ditu « Petrolio merkearen bukaeraz eta horren ondorioetaz », azaroaren 29 eta …

Continue reading