Category: Groupes locaux

Supermerkatuen mundutik harat, bizi bat bada

Barnekaldeko Bizi!k gomitatzen zaitu « Supermerkatu bat gehiago behar dea ?» eztabaia gaualdira ostirala honetan, martxoaren 11n, arratseko 20:00etan Ortzaizeko Denen Etxean. Herrian sortzekotan den 990m²ko sal eremua ukanen duen supermerkatu baten karietara, gaualdi honek parada emanen du herritarre eztabaida eta gogoeta kolektibo bati hasiera emaitea proiektu honi lotuak diren gai batzuren haritik : « Enplegu berria hemen, baina …

Continue reading

Barnekaldeko Bizi!ren hilabeteko bilkura : ostirala honetan, urtarrilaren 29an, 19:00-21:00, EHLGko lokalean

Prochaine Réunion Bizi Larrun à Saint Jean de Luz jeudi 17 décembre à 19H00

Celle-ci se tiendra chez Bernard Capelier, 15 bvd du Commandant Passicot à St Jean (à côté de la gare routière, la porte s’ouvre seule en appuyant sur le bouton du bas de l’interphone, 1ère étage, autocollant bizi sur la porte, entrer sans frapper) A l’ordre du jour : COP 21 et mobilisation de Bizi au …

Continue reading

Euskal Herriko 5. Alternatiba-ren alde deia eta crowdfunding-a !

Alternatiba-Garazin, Urriaren 24an, Alternatiba Bilbon mobilizatzeko luzatua izan den deia: #alterlaguna bilaka Alternatiba Bilbo-ren alde! Oraindanik sustengatu Bilboko Alternatiben Herria, urriaren 24an iraganen den Euskal Herriko 5. Alternatiba.  Alternatibak dituen herria bizirik den herria da. Horren irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24an Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatua eta Parisko …

Continue reading

3 500 pertsona Alternatiba-Garazin Lekukoa pasatua izan da Urriaren 24an iraganen den Alternatiba Bilbori

              Bizi! Barnekaldek antolatu duen Alternatiba Garazi-k 3500 inguru pertsona bildu ditu asteburuan Donibane Garaziko Herrian. Larunbata goizetik beretik, numbrean jin den publikoak, – 400 pertsona ezberdin egun osoan zehar – parte hartu du hitzaldi ezberdinetan. Hitzaldietan, edo herriko etxeko mailan diren alternatibak aurkezten ziren, trantsizio energetikoaren arloan, edo larrialdi klimatikoa eta ondorioz plantan …

Continue reading

Alternatiba Garazi-ren lehen arrakastak

Larunbatean, 2015eko urriaren 10an, 50tik pasa hautetsi eta herritarrek parte hartu dute Biz! elkarteak, Alternatiba Garaziko alternatiben herrixkaren bezperan, Donibane Garaziko Herriko Etxeko ohorezko gelan antolatutako « Hitza Hitz Goizaldian ». Trantsizio energetikoaren arloko 21 ekintza aurkeztuak izan dira energia ekonomiaren, eko-eraikuntzaren, jantoki eta elikadura kolektiboaren, hondakinen, tokiko laborantza eta laborantza biologikoaren, etab.-en arloan. Goizaldia …

Continue reading

Alternatiba Itzuliko bizikletak Garazin, larunbatetik beretik!

ALTERNATIBA GARAZI, LARUNBAT HONETAN BEREAN URRIAREN 10AN HASTEN DA! Goizeko hitzorduak : Donibane Garaziko Herriko Etxeko Ohore Gelan, goizeko 10:00etan: “HItza Hitz goizaldia, Trantsizioan den Iparraldearekin topaketa” Herriko Etxe aitzinean, 12:30tan :  “Alternatiba Itzulian parte hartu duten 3 tokiko txirrindulei Ongi Etorria”     Arratsaldeko hitzorduak : Ezohizko Hitzaldiak LARUNBATEAN BAKARRIK HOR IZANEN DIREN Susan GEORGE …

Continue reading

Ostiral arratsean urriaren 9an, Alternatibako langileen biltzar nagusia.

Hitzordua 20:00etan Donibane Garaziko Merkatu Estalian Langile guziak gomitatuak dire Alternatiba Garaziko arrakastarentzat ezinbestekoa izanen den bilkura hortarat 20:00 langileen harrera, urriaren 10eta 11ko egunaren aurkezpena, antolakuntza orokorra, esparruen arduradunen aurkezpena 20:30 gunearen ezagutza eta lan guneen ikuspegia 20:50 lantaldeak, lan guneak eta txandak 21:30 afari-aperitifa (eskainia) 200 laguntzaile, eta zu? Azken finean, hori guzia …

Continue reading

Alternatiba Garazi : Iparraldeko 3. alternatiben herrixka!

Igandean, urriaren 11n, 9:30tarik goiti, eta egun guzian, Iparraldeko 3. alternatiben herrixka iraganen da Donibane Garazin. Jin numbrian, elgarrekin aldaketa klimatikoari aurre egiteko egiteko molde ezberdinen ezagutzeko, beste giroan. Egun osoko animazioak urririk dira eta deneri idekiak! Trantsizioaren aktore parrasta bat bildu dituzten  2013ko Alternatiba Baionaren eta 2014ko Alternatiba Zokoaren arrakasta haundietarik landa, jin denak …

Continue reading

Alternatiba Garaziren programa, lau haizetara!

Klika xinple baten bidez, Alternatiba Garaziren programari buruzko xehetasun guziak topatuko dituzue hemen beherean. Larunbata, urriaren 10an : Hitzaldien eguna Igandean, urriaren 11n :  Alternatiba Garazi, Alternatiben Herrixka, 9:30etarik goiti! 150 laguntzaile, eta zu? Hori guzia antolatzeko 150 laguntzaile! Laguntzaile bilakatu nahi baduzu, sar harremanetan gurekin barnekalde@bizimugi.eu helbidean edo 06 84 52 74 35 zenbakian …

Continue reading