Category: Ekintz

G7: Potreten martxarako deia

Igandean, agorrilaren 25ean, 10:00etan, Baionako erdigune zaharrean  Alternatiba, ANV-COP21 eta Bizi mugimenduek antolatzen dute klimaren eta justizia sozialaren aldeko «Potretetn martxa» igandean, agorrilaren 25ean, 10:00etan Baionako erdigune zaharrean, Biarritzen iraganen den G7aren karietara.  Klima eta justizia sozialari buruzko solas eder eta handiekin koherentzia duten politikak nahi dituzten, bai eta ere bortizkeriarik gabe soilik mobilizatzeko prest …

Continue reading

Hilabete bat xuxen Biarritzeko G7a aintzin, 125. lehendakari-potreta deslotua izan da Ezpeletan

Asteazken honetan, uztailaren 24an, hots, Biarritzeko G7aren irekitzea baino hilabete bat xuxen lehenago, Emmanuel Macron-en 125.potreta deslotua izan da. Frantses Estatuak bere urteko aztarna ekologikoa gainditzeko, hain xuxen ere 125 egun aski dituela eta joan den maiatzaren 23an 80 pertsonalitatek G7a aitzin 125 lehendakari potreten deslotzeko dei bat luzatu zuten. Deiaren desafioa altxatu da asteazken …

Continue reading

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Baiona

Bortza ezazko ekintzari formakuntza hori Bizi eta ANV-COP21ek antolatzen dute (https://anv-cop21.org/). Bortxa ezazko ekintzari formakuntza hori Bizi eta ANV-COP21ek antolatzen dute (https://anv-cop21.org/). Formakuntza urririk da, eta deneri zabaldua (haatik aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da). Formakuntza honen antolaketa errexteko, milesker galdetegi honen betetzea. Abuztuaren 1a ostegunarekin iraganen da, Baionan 18:00etarik 21:00etara, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Cordeliers …

Continue reading

Bizi-k 10 urte bideoa

Bizi-k 10 urte bideoa! Igandetan supermerkatuen idekitzearen kontrako ekintza

Baiona: klimaren aldeko 150 ekintzailek Igandetan idekia den supermerkatu bat okupatu dute ekainaren 16an! Ekintza hori iragan da 2009tik geroz Ipar Euskal Herrian larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Bizi! mugimenduaren 10. urtebetetzea ospatzeko asteburuan.

Baiona: klimaren aldeko 150 ekintzailek Igandetan idekia den supermerkatu bat okupatu dute

150 pertsonek okupatu dute supermerkatu bat Baionan bertan igandeko lana salatzeko. Ekintza hori iragan da 2009tik geroz Ipar Euskal Herrian larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Bizi! mugimenduaren 10. urtebetetzea ospatzeko asteburuan. Igande goiz honetan, ekainaren 16an, 10:00etan, Emmanuel Macron-en dei parodiko bati erantzunez, azken hau eskupaperen bidez banatua zen, Biziko ekintzaileak …

Continue reading

Macron ken dezagun! G7rako 125 presidente-potret deslotzeko deia

125. 2019 urte honetan 125 egun behar izan dira frantses Estatuak bere aztarna ekologikoa gaindi dezan. Urtero, gainditze-egun hori gero eta goizago dator urtean zehar. Joan den maiatzaren 5etik, urte batez planetak berriztatzen ahal dituen baliabide naturalak kontsumituak ditugu. Geroztik pasatzen den egun bakoitzeko, ekosistemen gain, gaur egun sortzen diren haurren gain, baina gero eta …

Continue reading

Biziren ekintza Biarritzen

Astazken honetan, maiatzaren 15ean, 10:00etan, Biziko hainbat ekintzailek «Hemen, Ingurumenaren Grenelle-eko dirua desbideratzen da» pintaketak egin dituzte Victoria Erreginaren etorbidean. Ber momentoan prentsa aitzineko bat eman dute bertan azaltzeko ekintza horren arrazoinak eta maiatzaren 24 eta 25eko klimaren aldeko mobilizazioetara deitzeko. Berriki erreberritua izan den Victoria Erreginaren etorbide enblematikoaren kasua zinezko eskandalu bat da Biziren …

Continue reading

Macron atera dezagun: 6 militante deituak, elkartasuna!

Asteartean, apirilaren 9an 8:30etan, elkartasun elkarretaratzea Baionako polizia-etxe aitzinean Baiona: Bizi!ko 6 kide «talde ohointza» akusazio pean deituak izan dira Astearte honetan, apirilaren 9an, Bizi!ren 6 ekintzaile deituak izan dira Baionako polizi-etxera «talde ohointza» akusazio pean Ipar Euskal Herrian azken aste hauetan burutuak izan diren lehendakari potreten deslotzeen ondorioz. Bizi!k dei bat luzatzen du kide …

Continue reading

#SortonsMacron : 2 ekintza berri Euskal Herrian, Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi

 #SortonsMacron: 2 ekintza berri Euskal Herrian Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi Gaur asteartean, martxoaren 19an 11:00etan, Bizi! Mugimenduaren 2 taldek ber momentoan 2 ekintza burutu dituzte Maulen eta Donibane Garazin. Joan den otsailaren 21ean, Uztaritzen, Lapurdiko hiriburuan, Emmanuel Macron-en potreta deslotu eta hartu ondoan, ber ekintza burutu dute goiz honetan Xiberoko eta Baxe-Nafarroko …

Continue reading