Marrazkiei esker, ezagut itzazu lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren aldeko Euskal Herria Burujabe proiektuan amankomunentzat, elkartasunarentzat eta partekatzearentzatt ditugun proposamenak! Etxebizitza, mugikortasunak eta ekonomiaren birtokiratzetik landa, arlo guziak sketchnote gisa deklinatzen dituen sekuentziaren segida izanen da…. Hitzordua, urriaren 7 eta 8an, Baionan, lurraldeko eragileak eta gaiaren adituak ezagutzeko, eztabaidetan egoteko, eta tailerretan parte hartzeko, milaka …
Category: burujabe
Jul 08 2023
7 jauzi: Errigora, Politika arloan, ekintza palanka eraginkorra
Politika arloari lotua den Jauzia Nafarroan egin da eta Errigora dinamikaren bisita gidatuarekin gauzatu da, uztailaren 8an larunbatarekin. Euskal Herria oinarri duen herri ekimen honek 3 zutabe ditu: elikadura burujabetza, Nafarroa hegoaldeko euskararen biziberritzea eta auzolana. Errigorak Euskal Herriko 7 Probintzietan Nafarroa hegoaldeko laborantza arloko elikagaiak saltzea ahalbidetzen du, eta horrela euskara ofiziala ez den …
Jun 24 2023
7 jauzi: Baxe-Nafarroan egin laborantza eta elikadurari buruzko mahai-inguruaren berri
Bizik antolaturiko 7 jauzien sekuentzia Baxe-Nafarroan pasatu da, Ainhiza-Monjolosen, ekainaren 24 honetan larunbatarekin. Menuan: nola egituratu kalitatezkoa, tokikoa eta ekologikooa den saila ostalaritza kolektiboa hornitzeko? Hausnarketa aberatsa, sardedetik sardexkara doan katearen hainbat katebegi osatzen duten eragileek elikatua. Ostalaritza kolektiboa palanka garrantzitsua izan daiteke, urtero 5,7 milioi apairu baino gehiago ematen direlako Ipar Euskal Herriko eskola, …
Jun 23 2023
7 jauzi: Uztailaren 8an hitzordua Nafarroan!
Euskal Herria Burujabe egitasmoaren karietara egiten den Jauzi berri honek Errigora ekimen herritarra hurbiltzeko parada emanen digu uztailaren 8an, larunbatarekin. Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes duen egitasmo honek ezagutaraziko digu Politika arloan palanka edo altxaprima biziki eraginkorra. Argibideentzat eta autopartekatzean izena-emateko, ez duda eta sar harremanetan gurekin. Nafarroako Jauzia, Politika arloan, Errigora egitasmoa ezagutzen: …
Jun 22 2023
Euskal Herria Burujabe 2023: urriaren 7 eta 8ko jakinaraziak diren lehen izenak
Urriaren 7 eta 8an, Euskal Herria Burujabe Baionako karriketan iraganen da, eta Euskal Herriaren metamorfosi ekologiko eta sozialerako bidean giltza-urrats berria izanen da. 10.000 lagun itxoinak diren ekitaldi honetara heltzeko kasik 100 egun falta direlarik, antolatzaileek pertsonalitate eta artisten lehen izenen zerrenda ezagutarazi dute. Ostegun honetan, ekainaren 22an, Euskal Herria Burujabe 2023 antolakuntza taldeko 7 …
Jun 21 2023
Laborantza eta elikadurarentzat ditugun proposamenak ezagut itzazu, marrazkiei esker!
Marrazkiei esker, ezagut itzazu lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren aldeko Euskal Herria Burujabe proiektuan tokiko laborantza herrikoia eta hazkurri emailearentzat ditugun proposamenak! Etxebizitza, mugikortasunak eta ekonomiaren birtokiratzetik landa, arlo guziak sketchnote gisa deklinatzen dituen sekuentziaren segida izanen da…. Urrunago joateko gogoa? Hitzordua duzu ekainaren 24an, Ainhiza-Monjolosen, Baxe-Nafarroan, Euskal Herria Burujaberen 7 jauzietariko 5. jauzian parte …
Jun 17 2023
8O bat lagun bide berdeari BAI errateko, eta bide berri proiektuari EZ
80 txirrindulari eta oinezkok osatu taldea Xiberoko trenbide zaharrean mobilizatu da, Mauletik abiatuz, Ezpeize arte. Parte hartzaileek oinezkoendako eta bizikletendako bide bikain honen baliatzeko parada baliatu dute, zinezko “bide berdea” denen esku dena argitan emateko. Mobilizazio honek Xiberoan mugikortasunari buruzko Jauzia gauzatzeko parada eman du, urriaren 7 eta 8an Euskal Herria Burujabe ekitaldira deitzeko 7 …
Jun 09 2023
Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?
“Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola? ” mahain inguruan, 25 parte hartzaile izan dira haien artean justizia soziala eta larrialdi ekologikoa Bizkaian uztartzen dituzten hainbat elkarteren ordezkariak (Sukar Horia, Ekologistak Martxan) eta tokiko elkarte ekologisten ordezkariak (Butroi Bizirik, Makatzak) bai eta ere Jauzi Ekosoziala, Hego Euskal Herriko elkarte ekologisten sareko animazio taldeko kideak. …
Jun 04 2023
Bide berririk ez, igikortarzün arinak bai! Bizikleta ibilbide sareak sortü, Xiberoan eta barnekaldean ere bai.
Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin Maule, Bildoze-Onize-Pe, Espeize-Ündürainen, Xiberoan, “Voix du Saison” elkarteak, Bide berri projetaren bazterreko bizizaleek, Bizi! Xiberoak eta SEPANSO elkarteak hainbat topaketa eta jarduera antolatuko dituzte Treinbide ohian Ebilaldi Pik Nika baten karietara Departamenduak bultzatzen duen Xiberoko Bideari «Ez» errateko eta Xiberoan eta Barnekaldean egiazko txirrindularitza sarea plantan ezartzeari «Bai» errateko. Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin, …
Jun 04 2023
7 jauzi: Ekainaren 24an hitzordua Baxe-Nafarroan!
Urtarrilaren 28an, Bidarten jantokietako janariari buruzko mahai-ingurua antolatu ginuen, besteak beste, buraso baten, jantokietako teknikari baten eta Euskal Elkargoaren biharko laborantza eta elikaduraren lehendakari-ordearekin. Ikus dezagun orain jantokietara heldu aitzin den egoera: laborantzan eta hornikuntzan zer eraldaketa behar dira menuak begetalizatzeko? Hau da mahai-inguru honen egitaraua!Mahaiaren inguruan ondoko hizlariak izanen dira: Sylvie Laborde-Bresse, Iparlab etxalde …