Category: ANV-COP21

Macron ken dezagun! G7rako 125 presidente-potret deslotzeko deia

125. 2019 urte honetan 125 egun behar izan dira frantses Estatuak bere aztarna ekologikoa gaindi dezan. Urtero, gainditze-egun hori gero eta goizago dator urtean zehar. Joan den maiatzaren 5etik, urte batez planetak berriztatzen ahal dituen baliabide naturalak kontsumituak ditugu. Geroztik pasatzen den egun bakoitzeko, ekosistemen gain, gaur egun sortzen diren haurren gain, baina gero eta …

Continue reading

Macron atera dezagun: 6 militante deituak, elkartasuna!

Asteartean, apirilaren 9an 8:30etan, elkartasun elkarretaratzea Baionako polizia-etxe aitzinean Baiona: Bizi!ko 6 kide «talde ohointza» akusazio pean deituak izan dira Astearte honetan, apirilaren 9an, Bizi!ren 6 ekintzaile deituak izan dira Baionako polizi-etxera «talde ohointza» akusazio pean Ipar Euskal Herrian azken aste hauetan burutuak izan diren lehendakari potreten deslotzeen ondorioz. Bizi!k dei bat luzatzen du kide …

Continue reading

#SortonsMacron : 2 ekintza berri Euskal Herrian, Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi

 #SortonsMacron: 2 ekintza berri Euskal Herrian Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi Gaur asteartean, martxoaren 19an 11:00etan, Bizi! Mugimenduaren 2 taldek ber momentoan 2 ekintza burutu dituzte Maulen eta Donibane Garazin. Joan den otsailaren 21ean, Uztaritzen, Lapurdiko hiriburuan, Emmanuel Macron-en potreta deslotu eta hartu ondoan, ber ekintza burutu dute goiz honetan Xiberoko eta Baxe-Nafarroko …

Continue reading

Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek

Klima, justizia soziala, non da Macron? Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek Otsailaren 21a ostegun goiz hontan, Bizi eta Action Non Violente-COP21 klima mugimenduko talde batzuek Macron Lehendakariaren-ren 4  argazki ofizial hartu dituzte, Parise, Ustaritze Lyon,  eta Miarritze-ko herriko etxeetarik. Ekintza horien bidez, Macron lehendakariaren ekintza eza salatu nahi izan dute, larrialdi klimatikoa …

Continue reading

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Baiona

Bortza ezazko ekintzari formakuntza hori Bizi eta ANV-COP21ek antolatzen dute (https://anv-cop21.org/). Formakuntza urririk da, eta deneri zabaldua (haatik aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da). Formakuntza honen antolaketa errexteko, milesker galdetegi honen betetzea. Otsailaren 3a igandearekin iraganen da, Baionan 9:00etarik 17:00etara. Dutea eta kafea izanen da bertan, bainan bazkaria ez da antolatua, beraz pentsa ezazu bazkaria partekatzeko …

Continue reading

Klima aktibistak Société Généraleko langileen topatzera doazte

COP24a bihar hasiko dela, Bizi mugimenduko aktibista batzuk Société Généralearen 5  agentzietara joan dira gaur (azaroaren 30a ostiralez), langileekin elekatzera eta zuzendariei gutun baten emaitera. Duela zonbait hilabete Société Générale jomugatzat duen mugimendu herritarraren argudioak eta aldarrikapenak azaldu dizkiete : eskisto-gasaren sustengua gelditzea eta Texasen kokatua den Rio Grande LNG proiektutik berehala ateratzea. Ostiral huntan, Bizi mugimenduko …

Continue reading

Kanpoko berri : Zerga ihesa eta aulki bahitzaileak

2012an, senatuak ateratako txosten batek agerian eman ditu finantza publikoen diru galtzeak zerga ihesarengatik. Txosten horren arabera 30 eta 36 miliar euro arteko galtzea da frantses administrazio fiskalarentzako. Zerga ihesa, zergen pagatzea apaltzeko praktika da. Gisa horretan, norbanakoek edo enpresek erabakitzen dute irabaziak atzerriko kontuetan gordetzea, zerga zerbitzuei jakinarazi gabe, diru-zama horiei dagozkien zergak ez …

Continue reading