2018ko urte hastapenaz geroz, lan bat abiatu dugu, Bizi!-ren baitan, lurralde burujabe, jasangarri eta solidario baten egitasmoa idazteko. Pentsatzen dugu eztabaida orokorrerako ekarpen baliagarria izan daitekeela: Euskal Herrian, bistan dena, baina baita eraldaketa soziala eta ekologikoa hasi nahi duten lurralde guzientzat ere.
Hemen klikatuz aurkituko duzun dokumentoa lan horren lehen emaitza da. Gure iduriko, ez da zerbaiten bukaera, zerbaiten hastapena baizik. Ongi dakigu osatugabea dela eta galdera batzuk erantzunik gabe uzten dituela.
Gai horren inguruko lana, gogoetak eta eztabaidak segituko ditugu; eginen dizkiguzuen oharrez, erantzunez, kritikez eta proposamenez aberastuko dira. Beraz, ez duda, idatz iezaguzue, testu honi buruzko oharrak egiteko.
Gau egun, burujabe hitza erabiltzen dute hala jende ahulenen elkartasunezko elikadura-burujabetasunaren aldekoek nola herri bakoitza bere baitan hetsirik egotearen aldeko indar erreakzionarioek —errealitatetik kanpoko ikuspegi berekoi batekin—. Beraz, «Gure bizi baldintzak berreskuratuz» izenburua duen lehen partean, kontzeptu horri ematen diogun erran-nahia argitu nahi izan dugu.
Dena suntsitzen duen globalizazio kapitalistaren parean, gure lurraldeetan berriz finkatu nahi dugu, hori baita, gure ustez, mende honetan dauzkagun planeta mailako desafio handiei molde iraunkorrean erantzuteko bide bakarra.
Irakurketa on!
Bizi-ren Koordinaketa
(Harremanak : info@bizimugi.eu)
Burujabe liburuxkaren PDFa lortzeko hemen klika ezazue: [gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2018/10/WEBburujabeEU.pdf”]