Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Baiona

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza hori Bizik antolatzen du.

Formakuntza urririk da, eta deneri zabaldua (haatik aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da).
Formakuntza honen antolaketa errexteko, milesker galdetegi honen betetzea: https://forms.gle/iGMa2uXyTxisvs7D7

Formakuntza asteartean, irailaren 15ean iraganen da, 18:00etarik 21:00etara, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Cordeliers karrikako 20.Baionan.

Bizi!k erregularki antolatzen ditu formakuntzak, bortizkeriarik gabeko ekintza eta desobedientzia zibila ekintza molde eraginkorra, herrikoia eta gehiengoarentzat eskuragarria bilaka dadin. Horren bidez larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren erronka bikoitza altxatzeko herritar masa mugimendu baten sortzean bere ekarpena egin nahi du. Metodo horiei esker irabazi ditugu hainbat kanpaina, «erraldoien » kontrakoakere, adibidez Estatua, Société générale edo Total.

https://forms.gle/iGMa2uXyTxisvs7D7