Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Baiona

Bortza ezazko ekintzari formakuntza hori Bizi eta ANV-COP21ek antolatzen dute (https://anv-cop21.org/).

Formakuntza urririk da, eta deneri zabaldua (haatik aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da).
Formakuntza honen antolaketa errexteko, milesker galdetegi honen betetzea.

Otsailaren 3a igandearekin iraganen da, Baionan 9:00etarik 17:00etara.

Dutea eta kafea izanen da bertan, bainan bazkaria ez da antolatua, beraz pentsa ezazu bazkaria partekatzeko zerbait ekartzea, kondutan hartuz igandea denez dena hetsia izanen dela!

Bizi! eta ANV-COP21ek erregularki antolatzen dituzte formakuntzak, bortizkeriarik gabeko ekintza eta desobedientzia zibila ekintza molde eraginkorra, herrikoia eta gehiengoarentzat eskuragarria bilaka dadin. Horren bidez larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren erronka bikoitza altxatzeko  herritar masa mugimendu baten sortzean beren ekarpena egin nahi dute. Metodo horiei esker irabazi ditugu hainbat kanpaina « erraldoien » kontra, adibidez Estatua, Société générale edo Total.