Bizi ! Sortu denetik, kontsumoaren problematika militanteen kezka nagusietako bat izan da.
Oraingo taldea bi lantalderen bateratzea da. Lehenak, kontsumo arduratsua lantzen du eta Ekobai gidaliburua (eko-herritar eta arduratsuak diren saltegi eta jardueren identifikatzea) atera du. Bigarrenaren lan-ardatza hondakinen kudeaketa da eta Bil Ta Garbiren bereizketaren zentro mekano-biologikoaren muntatzea segitu du, azpimarratuz Hego Euskal Herrian dauden alternatibak.
Eguberri hurbiltzearekin, KZZ (Kontsumo Zero Zabor) taldeak « oparirik gabeko » txartela proposatzen du. Familian iragaiten den denbora alaia estresagarri bihur daiteke : bakoitzari opari bana atxemaitea, sobera xahutu gabe, bai balentria ! Gain-kontsumoa baztertuz partekatzea, da ideia. Hurbilekoei jakinarazi behar zaie gorpuzgabeko opari bat nahi dugula (elkarrizketa, apairua …) harreman soziala baloratuz.
Bestalde, gain-kontsumoarekin kutsakorrak diren hondakin gehiago sortzen dira ez badira ontsa kudeatuak. Beraz, taldeak bi lan-ardatz finkatzen ditu. Uramap, kutsaduren mapa parte-hartzailea, erreka eta itsasoen kutsaduraren aurka borrokatzeko tresna da. Eta Biarritzeko Surfrider-ekin, Zero Zabor Helburua duen kanpaina, honek ahalbidetuko du saltegira gutienez guhaurren zakuekin joatea. Informazio guztiak hemen.