Ainiza Monjolosen BIZIk antolatü züan informazio bilküra baten ondotik sortü zen BIZI! Xiberoa taldea.
Xiberoko lehen jünta « ofiziala », 2014ko abendüan egin izan züan. Dozena bat lagün bildü ginen ordüan, eta leküko talde baten sortzea deliberate ginizün. Xiberoko arrenküer edo problematiker lotzeko eta leküan berean lanean aritzeko.
Hola gira lotü, “Voie de la Soule”, Xiberoko trein bide ohiaren gainean saihets (desbideratze) bide berri bat plantatü nahi züan Departamentüko Kontseilüaren kontre aritzeko. Honkirik züen herriak ikusi gintitzün, informazioneak bildü, eta azkenean gure lehen ekintza bürütü 2015ko martxoan: bizikleta ebilbide berri baten egiazko “faltsüzko estrenaldia” egitez prefetarekin, leküko haütetsiekin eta… prentsarekin! Haboro jakin nahi badüzüe, ikus BIZIMUGI webgünearen Xiberoko ostoa. Geroztik ez da haboro projet horren berri izan… Oroz bakotz abandonatürik ote?
Hortarik landa, Maule-n eta üngürüko herrien arteko pirripita (bizikleta) ebilbideen sare baten gogozkatzen hasi ginen. Maule Berean eta Maule-rekin lotürik datekean 5 herrien arteko pirripita lotürak asmatü dütügü eta 2016. urtean herrier aurkeztü. Herrien batzarria orokorki hon izan zen, salbü bat… Kontseilü orokorraren herria (zertako ote?!?). Ondotik, deliberatürik izan da estudio berezi baten abiaraztea 5-6 herri horien artean lehenik, gero Xibero osoan zabaltzeko gisan. Gure pirripita ebilbideen asmatze lanak jarraiki beit dü Xibero osoari interesatzez, bai Basabürüko (mendi aldeko) herrietara bürüz joaiteko, eta bai iparraldeari bürüz beste bizikleta sare europarrari lotzeko. Eia 2017 urte ondarra gabe zerbait elkitzen den?