Berriak

ahalen-besta-maule

Setemearen 22, 33 eta 24ean, Ahalen BESTA Maulen!

Xiberoako alkarte elibaten kolektiboak, setemeraren 22, 23 eta 24ean, Maulen iraganen den “AHALEN BESTA”-lat kümitatzen zütü.     Setemeraren 22an ostiralearekin: “Ebiltarzün iraunkorra heben gainti” zine-eztabada. Gaüko 9 orenetan, Mauleko zerbütxügünean. Aldude ibarreko AIBA alkartearen partehartzerarekin. Oto-partekatzea, galtoraren araberan diren garraioak, intermodalitatea, pirripita ebilbideak… aipagei. Filma llabür, erreportaje eta diaporama elibat erakatsirik, alkarrekin eztabadatü beno lehen. …

Continue reading

Trantsizioa… gure esku da!

Nundik gatoz 2014eko Herriko Etxeetako hauteskundeen ondotik, Iparraldeko biztanlegoaren %75a biltzen duten 30 herri trantsizio ekologikoaren alde engaiatuak dira Bizi!ren Trantsizio Energetikoaren Ituna izenpetuz. Horren bidez, Herriko Etxe horiek erabaki dute ekintza zehatz batzuren plantan emaiterat trantsizioaren arloan garrantzitsuak diren 13 bat arlotan, izan dadin hirigintzan, garraioan, energian, etxegintzan, laborantzan, tokiko ekonomian, etab.  2016eko irailean, …

Continue reading

Trantsizioaren Eguna Iparraldean : Bizi!ren 2 hitzordu!

Larunbata honetan, irailaren 24an, Trantsizioaren Egunaren karietara, hara Bizi!ren 2 hitzordu ezin huts eginak : Hitza Hitza Batzordearen Iparraldean Trantsizio Energetikoari buruzko lehen jarraipen txostenaren aurkezpena,  20, Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian. “Bizi!kletaren Besta” 10etarik goiti hainbat hitzordu eta Mauleko Herriko Etxe aitzinean talde argazkia 11:30tan.   1 – Ipar Euskal Herriko Trantsizio Ekologikoaren ezin huts …

Continue reading

BIZI!kletaren BESTA!

Setemearen 24ean, BIZIkletaren besta: norekilan, norentako eta zerentako? Besta berezi hori, BIZI! Xiberoa-k dizü lehentze antolatzen. Xiberoa-ko bizizale oroer hersatzen da: zaharrer eta gazteer, haurrer eta gehitüer. Besta honen helbürüak direlarik: 1. Pirripita erabilpenaren azkartzea ; 2. Maulen berian eta Maule üngürüan pirripita ebilbideen sorraraztearen aküllatzea ; 3. Gero Xibero osoan barreatzeko gisan, Ligi-Aterei artino, …

Continue reading

«Sacrée croissance» filma berriz Iparraldean!

  Marie-Monique ROBIN-en « Sacrée Croissance » dokumentalaren Urruñako Itsas-Mendi zineman Bizi-Larrun tokiko taldeak antolatutako Iparraldeko lehen proiekzioaren arrakastatik landa, hara orain hiru parada berri «krisiari eta arrisku ekologikoei aurre egiteko, tokikoak eta solidarioak diren aterabide alternatiboen» ezagutzeko, ostiralean, irailaren 18an, Baionako Atalante zineman, arratseko 19:30etarik goiti, Mauleko Maule Baitha zineman, 21:00etarik goiti eta larunbatean, irailaren 19an, …

Continue reading

(Français) Sacrée Croissance

Barkatu, ez da horrelako mezurik. Frantsesa ikusi. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltsüzko estreinaldia

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=7VMz_Rb1eyw?rel=0&controls=0&showinfo=0&w=500&h=281] Martxoaren 14ean, neskenegünareki, arrestiriko 5 orenetan Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltüzko estreinaldia Bildozeko paseatze abiatzean, leheneko tren bidean. BIZI ! Xiberoak gogozkatü dütüan bizikleta ebilbideen aurkezpen orokor baten egiteko parada izan düzü. Düala egün zonbeit “Euskal Mendia” kantonamendüko haütageier igorri dügün galtozkatzearen berri emana izan düzü prentsa txosten batekin (hemen  …

Continue reading

19. Korrikan, Bizi!k 55. Km-a, ostegunean, martxoaren 19an, 22:49tan

Korrika badator… Bizi!-ren hitzordua Oztibarren! 19. Korrika (www.korrika.org) Urepeletik partitzen da ostegun honetan, martxoaren 19an, eta Bilbora helduko, igandearekin, martxoaren 29an 2166 kilometroz euskararen alde lasterka arizanez Bizi-k bigarren aldikotz euskarari bere sustengua adierazteko parada ukanen du aurtengo Korrikan, 2013an bezala, kilometro bat erosiz. Ibilbide guzia egiten duen eta kilometro bakotx eragile ugari bezain anitzen …

Continue reading

Martxoaren 14ean, neskenegünareki, arrestiriko 5 orenetan: Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltsüzko estreinaldi ofizialila

  Bizi! Xiberoak kümitatzen zütü Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltsüzko estreinaldi ofizialilat. Hitzordüa martxoaren 14ean, neskenegünareki, arrestiriko 5 orenetan, Bildozeko paseatze abiatzean, leheneko tren bidean. Zaizte saldoan züen bizikletekin eta ebilteko oskiekin. Ebia balitz, hitzordüa Mauleko plazako kioskoan. Informazione hau züen üngürüan eta ahal oro zabal ezazüe. Eskerrik hanitx.