Biziren Biltzar Nagusia larunbatean maiatzaren 4an

Biziren Biltzar Nagusia 2024ko maiatzaren 4an, larunbatarekin, 14:00etatik 17:45etara, Baionan eginen da.

Biltzar Nagusiaren Egitaraua

Harrera 13:30etatik goiti izanen da dokumentuak zuei emateko. 

Biltzar Nagusi honek Biziren 2024-2028 bide orria eraikitzeko eztabaida estrategikoaren prozesuari hasiera emanen dio.

Ohizko txosten moral eta finantzarioen ondotik, iragan diren eta etortzekoak diren ekintzei buruz trukaketak izanen dira. Biziren Estatutuen gaur eguntze proposamen bat ere balioetsia izaiteko parada izanen da.

Ondotik, Patxokin hitzordua emana zaizue Pintxo Egunaz gozatzeko!
 
Zatozte saldoan!

Biltzar Nagusiko aipagaiak aurkituko dituzue hemen. Behin betiko gai zerrenda eta proposaturiko koordinaketa zerrenda BN baino hiru aste lehenago igorriko dizugu. 

Koordinaketaren arraberritzea

Biziren Biltzar Nagusian, hilabeteko 2. eta 4. asteazkenetan biltzen den, eta, Biziren ibilmoldea eta animazioa segurtatzen dituen Koordinaketa deitu pertsona zerrenda arraberritzen da.

Hemen klikatuz Koordinaketaren ibilmoldeari buruzko xehetasun guziak atxemanen dituzue. Bertan parte hartu nahi izanez geroz, aintzinetik milesker zuen hautagaitza info@bizimugi.eu helbidera igortzea, asteazkena, 2024eko martxoaren 30a aitzin.

Nahi izanez geroz, interesatzen zaituen arduradun postua zehazten ahal duzu.