Biziren Biltzar Nagusia larunbatean maiatzaren 13an

Biziren Biltzar Nagusia 2023ko maiatzaren 13an, larunbatarekin, 14:30etarik 18:00etara, Baionako Kordelierren karrikako 20an eginen da.

Biltzar Nagusiaren Egitaraua

Harrera 14:00etatik goiti izanen da dokumentuak zuei emateko. Ohizko txosten moral eta finantzarioen ondotik, iragan diren eta etortzekoak diren ekintzei buruz trukaketak izanen dira. Biziren Estatutuen gaur eguntze proposamen bat ere balioetsia izaiteko parada izanen da.

Biltzar Nagusiko aipagaiak aurkituko dituzue hemen. Behin betiko gai zerrenda eta proposaturiko koordinaketa zerrenda BN baino hiru aste lehenago igorriko dizugu.

BNaren ondotik, zintzur bustitzea izanen da, bete den urtea ospatzeko. Zatozte saldoan!

Koordinaketaren arraberritzea

Biziren Biltzar Nagusian, hilabeteko 2. eta 4. asteazkenetan biltzen den, eta, Biziren ibilmoldea eta animazioa segurtatzen dituen Koordinaketa deitu pertsona zerrenda arraberritzen da.

Hemen klikatuz Koordinaketaren ibilmoldeari buruzko xehetasun guziak atxemanen dituzue. Bertan parte hartu nahi izanez geroz, aintzinetik milesker zuen hautagaitza info@bizimugi.eu helbidera igortzea, asteazkena, 2023eko apirilaren 12a aitzin.

Nahi izanez geroz, interesatzen zaituen arduradun postua zehazten ahal duzu.