Bada orain kasik 7 urte Bizi! sortu dela eta lanean ari dela hainbat arlotan. 20 bat kidetik ehunka kide ukaiterat pasatuz, Bizi! egituratu da hainbat lan-taldetan eta tokiko taldetan (Xiberoa, Baxe-Nafarroa, Hego-Lapurdi, Ipar-Aturri, etab.). Bizi!k parte hartu du lurraldeko beste aktore batzukin Ipar Euskal Herriko hainbat alternatiba zehatz eta iraunkorren sortzean.
Gainera, duela 3 urte, Bizi!k bultzatu ditu edo parte hartu du Estatu edo Europar mailako dinamiken sortzean: Alternatiba prozesua bere alternatiben ia 120 herrixkekin, zerga ihesaren kontrako alki bahitzaileen dinamika, Action Non-Violente COP21 mugimendua. Bizi!ren hainbat iniziatibek ere badituzte ondorioak beste zonbait lurraldetan: udal tresna kutxa, Herriko Etxeen mailako Trantsizio Energetikoaren Ituna, enplegu klimatikoei buruzko ikerketa, etab. Gure ekintza moldeak eta funtzionamendu metodoak ere gune ezberdinetan berriz erabiliak dira.
Gaur egun behar dugu funtsezko hausnarketa eta elkarrizketa baten denbora hartu, gure ekintzen eta funtzionamenduaren bilana eta perspektibei buruz. Nola segitzen ahal dugu molde oraino eraginkorragoan ekiten munduan zehar justizia klimatikoaren alde eta Euskal Herrian Trantsizio sozial eta ekologikoaren eraikitzeko?
Larunbata honetan apirilaren 16an, 14:15etan 20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian ukanen dugun Biltzar Nagusia, 7 edo 8 hilabetez jarraituko duen gogoeta eta eztabaida baten abia pundua izanen da. Bertan zerrendatuak izanen dira eztabaidatzeko diren punduak eta Bizi!ren barneko eta kanpoko egoeraren hausnarketa eginen dugu, gure gogoeta kolektiboarentzat partitze pundua izan dadin. Ideki nahi dugun prozesuaren momento garrantzitsu bat izanen da.
Horregatik, Bizi!ren kide guziak kartsuki gomitatuak dira Biltzar Nagusi honetan parte hartzerat. 18:30tan bururatuko da lagun giroko zintzur bustitze/kilikatze partekatu batekin. Ez duda, eta ekar gustian edateko edo jateko zerbait.