Bizi!ren Bazkoko asteburua! Datozen urteetako Bizi! eginen duten hitzarmena, antolakuntza eta lan ardatz nagusien finkatzeko eta baieztatzeko!

Bazkoko asteburua (ostirala, apiririlaren 2tik, astelehena, apirilaren 5eko arratsalde undar arte (besta eguna da)) , Bizi!ren barne eztabaidako momentorik garratzitsuena izanen da.

Bertan, datozen urteetako Bizi! eginen duten hitzarmena, antolakuntza eta lan ardatz nagusiak finkatuak eta baieztatuak izanen dira!

Barne Eztabaidak sortu dituen  gogoeta pundu guziak sakonduak izanen dira:  euskal gaiarekiko harremana, antikapitalismoa / transizioa, beste mugimenduekilako harremanak, antolakuntzari buruz, etab.

Dudarik gabe, Bizi!ren kide numbre haundienaren presentzia garrantzitsua izanen da.

Ber maneran, asteburu hori Bizi!ko militanteen arteko elgar ezagutzarako lagungarri izanen diren momento goxoen bizitzeko parada izanen da.

Bizi!ko kide guziei galdegina zaie beraz, behereko Izen Emaiteko fitxaren osatzea, ahal bezain laster, aintzinetik ukan dezagun parte hartzaileen kopuruaren ideia bat, segur izan gaitezen asteburua antolatzeko aurreikusiak diren guneak komeni izanen direla.

Klika behereko irudian Izen Emaiteko Fitxaren lortzeko eta behin osatu eta emailez igortzeko: