Biziren AHT taldea berriz abian da!

Bizi!, hasieratik, AHT/LGV GPSO (Bordele – Irun; Bordele Tolosa) proiektuaren kontra engaiatua da: proiektu hori ez da ekologikoa, ez soziala, ez demokratikoa. Proiektu honek abiadura bizian murruari buruz garamatza.

Akize-Irun zatia ez da sekulan balioztatu, Euskal Herrian hainbat urtez antolatu den mobilizazio azkarrari esker. Baina hautetsiak berriz aktibatzen ari dira AHTaren inposatzeko.

Molde deliberatuan berriz mobilizatzeko garaia da!

Biziko AHT lantaldearen bilkura, Maiatzaren 21ean, asteazkenarekin 19:00etatik 21:00etara, Cordeliers-en karrikako 20., Baionan.

Bilkura irekia izanen da abiadura handiko trenbidearen proiektua zapuzteko Bizirekin parte hartu nahi luketen borondate oneko pertsona guziei.