Bizikutzu 46 – 2023ko ekaina

Garai honetan, indar sortzailea Ipar Euskal Herrian da, Iparraldetik datorren haize freskoa.
Arnaldo Otegi

 Editoriala

Une honetan hainbat ospakizunek egin dugun bidea erakusten digute. Gertatu berria den mugimendu abertzalearen hirurogeigarren urtemuga, Bagira ekimenarekin. Gero, urrian, Euskal Herria Burujabe ekimena izanen da, tokiko alternatiba konkretuen hitzordu nagusia, antolatu zen lehen Alternatibatik hamar urtera. Nolako bidea egin den kasu batean zein bestean, nolako energia xahutu Euskal Herri burujabe baten oinarriak beso indarrez atxikitzeko. EHLGtik Eusko monetara eta AUPA sortu arte, indar anitz aritu dira eraikuntza jasankor, tematsu eta ez  bortitz horren alde. Santa Solinen zabaldu zen bortizkeria izigarriari erantzuna da hau, baita desafioa ere. Mehatxuak eta granadak militanteen gainera erortzen dira burrustan, gero eta gogorkiago. Eta aro txarrean, “indar sortzaile” baketsu hori izaten jarraiki behar dugu.

Mathilde, 28 urte, Baiona

Bizi!-n izateak mundua esperantzarekin begiratzea laguntzen nau egiazko proposamenak eta aldaketak ikusten baititut ateratzen.”

Hazpandarra naiz sortzez. Luzaz Euskal herritik kanpo bizi izan naiz eta gehienik faltan botatzen nuena zen hemengo alternatiba eta erresistentzia dinamika. Iduritzen zait beste lekuetan jendeak pasiboak direla eta bizia jasaiten dutela sekulan sistema kausan ezarri gabe. Ene aldetik entseatzen naiz manera bertuosoan bizitzen baina ez zait aski iduritzen, indar kolektiboa xekatzen dut. Bizi!-n izateak mundua esperantzarekin begiratzea laguntzen nau egiazko proposamenak eta aldaketak ikusten baititut ateratzen.

Arkitektura eta paisaia ikasketak egin ditut eta Bizi!-n ‘Etxebitza’ taldean naiz. Gai horretan garrantzitsuak diren partaideekin hitzorduak ukan ditugu, informazioak trukatzeko eta elkar ezagutzeko. Mintzaldi bat antolatu dugu eta lan ainitz eskatzen du…

Sartu aitzin ez nuen uste hainbeste lan bazenik ikusten ditugun ekintzen gibelean. Bilkura kopuruak harritu nau, baina beharrik biziki kronometratuak dira ordua errespetatzeko. Ulertzen dut mugimendua “demokratikoa” izan dadin behartuak girela kontzertazio guzi hauek egitea. Gauza konkretu ainitz ikasten ditut, ekitaldiak antolatzen, idatzizko komunikazio ezberdinak egiten edo bilkuretan hobeki komunikatzen bezala adibidez. Euskara gehiago erabiltzea ere ahalbidetzen dit, eguneroko bizian ahozkoan ez baitut hainbeste erabiltzen eta idatzian sekulan!

 Kanpoko berri: 

AUPA autopartekatze kooperatiba sortu da! Ipar Euskal Herrian auto partekatuen alokatze zerbitzu baten beharra baieztatu zuen ikerketa fasearen ondotik, egitura ofizialki sortu da 2022ko urte hondarrean.
Helburua du norberaren erabilerako autopartekatze zerbitzu baten antolatzea interes kolektiboan.

Auto baten ukaitea kario izaten da: erostea, aparkatzea, erregaia, konponketa… Gainera, egunero erabiltzeaz gain eta berotegi efektuko gasen eta partikula finen isurketez gain, ibilgailuek ingurumenean duten eragina biziki handia da: hirietan eta bide nagusietan autoari dedikatzen zaizkion guneen artifizializatzea eta mantentzea, ibilgailuen ekoiztea eta suntsitzea…

Alta garraio publikoaren zaleari ere, gerta dakioke noizean behin ibilgailu bat behar izatea, eta horrek gure arteko anitz bultzatzen gaitu guhauren autoa atxikitzera. Dena den, autoa ukaiteak ez du zentzurik  erabiltzen ez bada astean 3x baino gehiago, urtean 10.000 km baino gutiago eginez.
Horra hor autopartekatze proposamena!

Asteburuetan ateratzeko, erosketak egitera edo hitzordu batera joateko, ibilgailu bat alokatzen ahalko da, kilometroetan edo denboran oinarritu fakturazio batekin. Horren ondorioz, nork bere ibilgailua ukaitea behargabekoa bilakatzen da…
Hastapenean, Citiz sareari atxikia den AUPAk dozena bat auto proposatuko ditu uda huntan BABn, hedatze zabalagoa antolatu aitzin!

AUPAk diru bilketa abiatu du. Parte hartzeko, hemen da:

Bisita gidatua

Abiatu da! Urriaren 7 eta 8ko Euskal Herria Burujabe hitzordu handia bidean da.
“Euskal Herrian, erronka klimatikoa altxa dezagun ”. Hauxe da 500 laguntzaile mobilizatuko dituen ekitaldi honen gaia, 10.000 pertsona igurikatuak direlarik.
Jadanik Bizi!-ko ekintzaile anitz mobilizatuak daude asteburu hura antolatzeko baita zazpi jauziak pikoan emateko ere. Hauek topaketa tematikoak dira, Ipar eta Hegoaldeko euskal lurralde guzietan urriko ekitaldi nagusira deitzeko.
Alde berezi batez arduratzen diren hainbat batzorde erregularki biltzen dira, dela programazio artistikorako, dela komunikaziorako, dela hornikuntzarako… Eta zerrenda ez da osoa!
Topaketak bata bestearen ondotik heltzen dira, kontaktuak ugaritzen eta, arta handiz, batzorde bakoitzak bere harria ekartzen dio eraikinari.
Berrikitan, ekintza hauek koordinatzeko eta eguneroko presentzia bermatzeko hainbat permanente hartu ditugu.
Denei irekia den lan asteburua ere antolatzen da maiatzaren 6tik 8ra, zenbait aztergairen aitzinamendua ahalbidetzeko (eman izena!).
Laburbilduz, egiazko xinaurritegi ttipia martxan dago!
Lehen emaitzak ageri dira. Komunikazioa hasia da ekitaldiaren berri ematen eta duela guti lehen jauzia antolatua izan da (ikus “Egin dugu”).
Gure energia zu zira beti! Horregatik, Euskal Herria Burujabe 2023 arrakastatsua izan dadin laguntzera ongi etorria zira.

Egin dugu: “Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!” gaiaren inguruko mahai-ingurua antolatu dugu.

Euskal Herria Burujabe ekimena martxan jartzeko, apirilaren 25ean, Baionako Züzülün, etxebizitzaren gaiaren inguruko lehen hitzaldi-eztabaidak hainbat hizlari bildu ditu, ehun bat entzuleren aitzinean.
Herrian Bizi plataformak antolaturiko apirilaren 1eko manifestazioaren ondotik, eta Frantziako Legebiltzarrean zergak beste molde batez bideratzea eta arlo horretan arautze gehiagoren aldeko txostena aurkeztua izan delarik (azkenean!), Iparraldean premiazko gai bati buruzko bilduma egin behar zen.

Philippe Madec, arkitekto eta hirigileak, Sophie Brindel-Beth, Akitania Berriko Urritasun zoriontsu eta sortzailearen aldeko mugimenduko erreferenteak, Imed Robbana, COL Langileen Etxebizitza Batzordeko zuzendari nagusiak eta Léa Vavasseur, Alda alokatzaileen defentsarako elkarteko ordezkariak erakutsi dizkigute, gure lurraldean, denentzat eskuragarria den etxebizitza duin baten ukaiteko ahalbideak, betebehar ekologikoak errespetatuz.
Lurraldearen zaintzea, eko-eraikuntzako sareen garatzea, zaharberritzeko moduak, etxebizitza soilaren bide-orria, auzolanaren indarra… hara eragile guziei (publikoei, pribatuei…) funtsezko metamorfosirako bideak irekitzen dizkieten erantzun kolektibo eta konkretuak, hemen eta orain.

Hitzorduak Maiatz eta Ekainean

  • Maiatzaren 6tik 8ra Euskal Herria Burujabe Lan Egunak Manu Robles-Arangiz Fundazioan Kordelierren karrikako 20., Baionan
  • Maiatzaren 9an, asteartearekin, 18:00-20:00 Garraiobide Alternatiboen aldeko Lantaldearen bilkura Manu Robles-Arangiz Fundazioan ·
  • Maiatzaren 11n, ostegunarekin, 18:00 – 20:30 Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
    Manu Robles-Arangiz Fundazioan
  • Maiatzaren 13an, larunbatarekin, 14:30-18:00 Biziren Biltzar Nagusia MRA Fundazioan, eta ondotik Patxokiaren idekitzea. 
  • Maiatzaren 15ean, astelehenarekin, 19:00 – 21:00 Jakazan/k Logistika Lantaldearen bilkura Patxokian, Tonneliers-en karrikako – 23bis-ean Baionan
  • ·Maiatzaren 17an, 19:00 – 21:00 Kide berriei harrera Manu Robles-Arangiz Fundazioan
  • Maiatzaren 17an, 19:00 – 21:00 Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura, Maiatz-en, Biziren lokalan
  • Maiatzaren 22an, astelehenarekin, 18:30 – 20:30 Habitata-Etxebizitza lantaldearen bilkura Manu Robles-Arangiz Fundazioan
  • Maiatzaren 26an, ostiralarekin 19:00 – 21:00 Bizi! Barnekalde – Biziren tokiko lantaldearen bilkura EHLGn Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Plaza, 64220 Ainiza-Monjolosen
  • Ekainaren 7an, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Biziren hilabeteroko topaketa Manu Robles-Arangiz Fundazioan
  • Ekainaren 12an, astelehenarekin, 18:00 – 20:30 Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa Manu Robles-Arangiz Fundazioan
  • Ekainaren 13an, asteartearekin, 18:00-20:00 Garraiobide Alternatiboen aldeko Lantaldearen bilkura
  • Manu Robles-Arangiz Fundazioan
  • Ekainaren 19an, astelehenarekin, 19:00 – 21:00 Jakazan/k Logistika Lantaldearen bilkura Patxokian, Tonneliers-en karrikako – 23bis-ean Baionan
  • Ekainaren 21ean 19:00 – 21:00 Kide berriei harrera Manu Robles-Arangiz Fundazioan
  • Ekainaren 21ean, 19:00 – 21:00 Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura, Maiatz-en, Biziren lokalan
  • Ekainaren 26an, astelehenarekin, 18:30 – 20:30 Habitata-Etxebizitza lantaldearen bilkura Manu Robles-Arangiz Fundazioan
  • Ekainaren 30ean, ostiralarekin 19:00 – 21:00 Bizi! Barnekalde – Biziren tokiko lantaldearen bilkura EHLGn Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Plaza, 64220 Ainiza-Monjolosen
  • Uztailaren 5ean, asteazkenarekin 19:00 – 21:00 Biziren hilabeteroko topaketa Manu Robles-Arangiz Fundazioan
  • Uztailaren 10ean, astelehenarekin, 18:00 – 20:30 Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa Manu Robles-Arangiz Fundazioan