Bizikutzu 32 – 2021ko urtarrila

Askatasuna – Berdintasuna – Haurridetasuna

Errepublikaren lema

Editoa:

Frantziako Errepublikaren lema

Askatasuna – Berdintasuna – Haurridetasuna… Ideia ederrak dira. Hiru hitz horiek gehiengo zabala bereganatzen ahal zuen promesa osatzen zuten. Baina, kontzeptu guziak bezala, itxuraz aurrerakoiak direnak ere bide zuzenetik aldaraziak izan daitezke, duda-mudazko ideologia batzuen probetxura. Aktualitateak egunero erakusten digun gauza da Horren froga berriena da segurtasun orokorra deitu legea: Orwell idazleak asmatu zuenaren iduriko jendarte barrandatu batera buruz eramaten gaitu. “Separatismo” hitzak berak baztertzen du jendartearen parte oso bat berdintasunetik. Poliziaren bortizkeriek, bai eta etorkinei egiten zaien harrerak, argi uzten dute haurridetasun sentimendua urruntzen ari dela.

Potreta: Anaiz – Bidarrai – 30 urte

“Mundu zuzenago baten xedea duzularik zure inguru hurbilean gertatzen denari so egon behar duzu, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunei’  

Zehatza eta argia, kazetariaren zorroztasuna azaleratzen zaio Anaizi Bizin duen engaiamenduaren hastapena aipatzen digularik. Orain dela 7 urte, Baionarrak Parise gibelean utzi zuen, asteburu batez bere senideekin eta sorterriarekin berriz elkartzeko. Alternatibaren lehen edizioan parte hartu zuen. Orduan gertatu zen aldaketa. Frantziako hiriburura itzuli eta Alternatiba-Pariseren sorreran parte hartu zuen, eta 2016an, betirako Euskal Herrira lekutu zelarik, elkartearen bozeramaile bilakatu zen (euskaraz eta frantsesez).  Bizin duen inplikazioak beretzat onbide erdi terapeutikoak izan ditu. Aldaketa klimatikoari edo Amazon bezalako tripontzi baten zerga iruzurrari aurre egiteko gobernuaren gelditasunak sortzen zion sakoneko injustizia sentimendua kanalizatzeko balio izan dio.  

Solas baten artetik Rob Hopkinsen ‘trantsizioaren eskuliburua´, eta Monsantoren aurka borroka abiatu duen Vandana Shiva indiarraren ekofeminismoa bezalako gaiak aipatzen ditu.  Ekofeminismoa? Bai, azaltzen digu. Mundu zuzenago baten ideia, klimari, ekonomiari eta sozialari dagokien gaietan islatzen da, baina gure begien aitzinean gertatzen denari ere so egon behar dugu, hots, emazteen eta gizonen arteko ezberdintasunei izan.  

Gaur egun, Biziri, idazteko duen gaitasuna ekartzen dio Anaizek hilabetero Koordinaketaren eta Bizikutzuren sintesiak eginez.  

Kanpoko berri: Ongi Etorri Alda!ra

Antolakunde berri bat sortu da urriaren 10ean Baionan. Langile ingurune eta auzotegietako jendeen eskubide eta beharrak defenditzea du xede Aldak. “Gauza batez ohartuz da sortu Alda: prekaritatea emendatzen zela biztanlearen zati gero eta handiago batean, eta egoera hau larritzen dela beti eta konexio gutiago baita ingurune hauek eta egitura kolektibo eta usaiako erakundeen artean, azaltzen du Xebax Christy, Aldako lehendakari-kideak. Beharra bilakatu da ohar hau: lurralde zuzenagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko, nahitaezkoa da langile inguruneetako jendeari botere gehiago ematea”. Malika Peyraut, lehendakari-kideak gehitzen du: “Jendearen beharretatik abiatzen da Aldaren desmartxa. Lehenik eta behin, entzun behar ditugu, dituzten zailtasunak, haien bizi baldintzez baina haien nahiez eta egitasmoez duten ikuspegia ulertu ere”. Aldi berean, haien eguneroko bizian bizi baldintza materialak hobetzen laguntzera entseatuko da Alda eta ikustatea eta errespetua errekuperatzen, ehun soziala eta elkartasun aktiboak berriz eraikitzen, zinezko leku bat lortzeko tokiko bizi demokratikoan eta orokorragoan ere, bai eta euskal jendartean. Aldak ez du neholako loturarik nahi alderdi politiko edo botere publikoekin. Norbanakako kidetzeetan bermatzen da soilik. Lehen operazio konkretua: “Eta aldatzen balitz?” deitu iritzi inkesta zabal baten abiatzea.

Bisita gidatua: EtorkiZUna taldea

Biziki aktiboa, Biziren etorkizuna taldeak nahasmendu klimatikoaren ondorio zuzenetarik bat den migrazioen problematika lantzen du.

Euskal Herrian etorkinen gaiaz jadanik arduratzen diren beste kolektiboen sarearen indartze eta osaketan kokatzen da. Haren lanari esker da sortu EtorkiZUna webgunea (http://etorkizuna-pb.eus): etorkinen alde ari diren antolakundeak eta laguntzeko moldeak zerrendatzen dituen elkartasun aktiboko egiazko tresna da.

Biziren talde tematiko honek formakuntza momentuak ere antolatzen ditu («Aldaketa klimatikoa eta migrazioa» hitzaldia GIECeko kide bat, geografo eta Tchadeko militante eta soziologian ikerlari-irakasle baten presentziarekin; zinema-eztabaida Roya haraneko Cédric Herrou militantearekin…), baina baita desobedientzia zibileko ekintzak ere (Hendaiako erretentzio zentroaren blokatzea, Isard Cosen egoitzaren okupazio ekintza 64 Departamenduaren adingabeen ebaluazio politika salatzeko…).

Aurten, urte hondarreko bestentzat pusken salmenta solidarioa antolatu du ere, etekinak osoki banatuak izan zaizkie etorkinak sustengatzen dituzten tokiko elkarteei. Datorren urteko beren proiektuen deskubritzeko, hilabetero egiten dituzten bilkura batean parte hartzera baizik ez duzu ausartu behar, denentzat irekiak dira!

Egin dugu! Amazon enpresa erraldoiaren banatze-gune baten blokatzea.

Azaroaren 18an, asteazkenarekin, Baionako hiri-erdian den Monoprix saltegi barneko Amazonen banatze autozerbitzu gunearen kontra gure militanteek protesta ekintza burutu zuten. Helburua zen Amazon enpresaren abantailak salatzea, azken honek konfinamendu garaian, «premiatsuak ez ziren ontasunen» banaketa jarraitzen ahal zuelako, Baionako eta frantses Estatu mailako saltegiak hetsiak zirelarik. Bizirentzat, onartezina da Amazon eta Jeff Bezos bere zuzendari nagusia, Covid 19 krisiaren irabazle handien artean izatea, tokiko ekonomiaren kaltetan. Amazonek kontsumitzaileei saldu nahi dien lanpostuak eta klima suntsitzen dituen mundua, gaitzesten dugu. Azaroaren 23an, garaipena! Baionako Monoprix saltegiko Amazonen banatze-gunea hetsi zen eta bertan taula batek honako mezua zeraman: “Testuingurua dela eta, kutxatilak behin-behinean hetsiak dira”. Bizik atseginekin hartzen du Amazon enpresaren eta multinazional honek ordezkatzen duen ereduaren kontrako herritar mobilizazioaren lehen garaipena.

Hitzorduak:

  • Urtarrilaren 7an, ostegunez 19:00 – 21:00 Bizi! Barnekaldek tokiko lantaldearen bilkura, EHLGko ekoitzan
  • Urtarrilaren 7an, ostegunez 19:00 – 21:00 Migranteak – Etorkizuna lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Urtarrilaren 9an, larunbatez: Bakegileen manifestaldia
  • Urtarrilaren 18an, astelehenez, 18:30 – 20:30: Hitza Hitz / Begiraleak –Lurralde trantsizioa lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Urtarrilaren 20an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Otsailaren 3an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Biziren Hilabeteko Biltzar irekia MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan