Bizikutzu 31: 2020ko azaroa

«Lurrarekiko gure bete beharren kontra doazen jarrera guzietan ez dugu parte hartu behar»

Vandana Shiva

Editoriala

Amish or not amish… bihotz bidearen eta eginbidearen arteko hautu hau zauku proposatua. Frantses lehen magistratuak, erabakigarriak diren jendarte eztabaidak, termino horietan aipatzen dizkigu.

Ironiaz beteriko zirtotik urrun diren hitz horiek, ber txanponaren bi aldeak erakusten dituzte. Lehena, mespretxuz (eta ezagutza eskasez) betea, etengabeko garapena helburu hiltzaile gisa kontsideratzen duten guzientzat. Mespretxu hori, batzutan frango oldarkorrak, non « terrorista » edo « diktadura » hitzak aitzinean emaiten diren. Berdin pixka bat gehiegizkoak…

Eta gehiegikeria horiek nolabaiteko kezka irudikatzen bazuten? Ordezkaritzarekin dabilen demokrazia baten jokoan, loratzen ikustea, ideia berri eta berritzaileak. Azkenean. Bigarren alde hori, baso erdi betearen itxurakoa da. Gure borrokaren jarraitzera eta zabaltzera animatzen gaitu. So egizue, hortan dira! Amish-ak…

Potreta: Frantzisko, 55 urte, Angelu

“Bizirekin aritzea gaiak barnatzea eta gaitasunak goiti eramatea da. Jatorri geografiko, kultural eta sozial desberdinetako jende berria aurkitzea ere bada, eta hori benetako aberastasuna da.”

Luzaz bazkide izan gabe Bizi-ren aldekoa izan naiz informatika taldearen sendotzeko ezagun bat nire bila etorri zen arte. Informatika taldearen ondotik, Hitza Hitz taldean -Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren talde egilean- sartu nintzen, eta azkenik, Koordinaketan. Biziren gaitzeko aktibitateaz eta landuak diren tematika ezberdinetaz ohartu nintzen. Engaiamendu molde hau herri politika egiteko manera bat da. Lan giroak, ekintzaileen engaiamenduak, bileren eraginkortasunak eta elkarren jarreren errespetatzeak markatu ninduten. Elkarte giro honek lan giro bat eskaintzen du, non, kolektiboaren eraginkortasuna handitzeko, mundu profesionalaren makur anitz baztertu diren.

Ingurumen arriskuen aitzinean gure lurraldearen etorkizunerako pario handia den ariketa erakargarria da Herriko eta Herri Elkargoko hautetsien engaiamenduen jarraipenaren egitea. Biziki atxikia naizen beste gai bat, teknologia digitalak kliman duen eraginari buruzkoa da. Gai hau denen egitekoa da, oraingoz guti ezagutua baina hain segur ondoko urteetan haren intentsitatea goiti joanen da. Bizirekin aritzea gaiak barnatzea eta gaitasunak goiti ermatea da. Jatorri geografiko, kultural eta sozial desberdinetako jende berria aurkitzea ere bada, eta hori egiazko aberastasuna da.

Kanpoko berri: Donibane Lohitzuneko «Surf Park» proiektuari ez.

Bizi Donibane Lohitzuneko «Surf Park» proiektuaren kontra da eta galdegiten du klima eta bio-aniztasunaren kontrako karikaturazko proiektu hau gelditua izan dadin. Elkarteak uhain artifizialeko pizina honen erokeria salatzen du. Itsasoa eta bere uhain naturaletatik 1,5 kilometrotan kokatua, proiektu handi, alfer eta inposatu hau bio-aniztasuna eta oihanen babesteko edota lurren artifizializazioarekin bukatzeko helburuen osoki kontrako bidean doa, Euskal Herriko kostaldean non betonatzeak jadanik makur sobera egin duen. Aurre ikusten den 155m luze eta 25 000 m3ko igerileku horren energia eta ur kontsumoa are zentzugabeagoa da, kontutan harturik idorteen maiztasunaren handitzea, lurpeko ur erreserben ttipitzea, klimaren aldaketaren orduan non muturreko fenomeno hauek handituko baitira. Joan den otsailaren 22an, Herri Elkargoak bozkatu zuen Donibane Lohitzuneko PLUak, Jalday-eko jarduera eremuaren handitzea aurre ikusten du, Surf Park horrekin bai-eta 7 hektaretan oihan, hezegune eta laborantza lur batzuen artifizializazioa. Eta hori dena, Klimari buruzko Konbentzio Herritarrak egin duen proposamenaren kontra, hots «behartzen duten neurriak berehala hartzea hiri inguruetako komertzio guneak gelditzeko, espazio anitz hartzen dutelako». Baina proiektu honen aldekoek ez dute oraino irabazi. Bizik Euskal Herri Elkargoko hautetsi berriak deitzen ditu, ez ditzaten eman 2021ean sortu beharko lukeen proiektu honen urbanismo baimenak.

Bisita gidatua: Komunikazio taldea

Komunikazio taldeak Biziren komunikazio digitala segurtatzen du. Gogoetatu eta komunikazio estrategia berritzaileak plantan eman, sare sozialetan (Blog, Facebook, Instagram eta Twitter) mugimenduaren ahotsa izan, desobedientzia zibileko mugimenduen erdian izan, irudiak hartuz, elkartearen ekintzetan zuzenean filmatuz, babestu leku batetik ekitea, bere eginkizunetako batzuk dira. Elkartearen bizitzan funtsezkoa da, taldeak Biziren lan talde tematiko edo eraginkor guzien arteko lotura egiten du eta Bizi-itzulpen taldearekin lan egiten du frantsesa-euskara komunikazio elebiduna bermatzeko. Bere funtzionamendua kideen arabera egokitzen da, eta parte hartu nahi duten boluntarioen gaitasun guziendako eginkizun desberdinak badira. Zehazki, hilabetero, komunikatu behar diren memento azkarrak eta kanpainei buruzko informazioak trukatzen dira, eta horri esker, taldeak sareetan artikuluak edo argitalpenak idazteko baitezpadako mamia bil dezake.

Gaur, taldeak kideak bilatzen ditu, profil guziak ongi etorriak dira!

Egin dugu! BABko bizikleta bidea atxikitzea eskatu dugu

Urriaren 13an, asteartearekin, Baionako Arteen Hirian, Mugikortasunen Sindikatua zen bildurik eta eraikinaren aitzinean, Bizi eta Txirrind’Ola elkarteek elkarretaratze bat antolatu zuten BABren etorbidean bizikleta bide segurtatua galdegiteko.Bilkura amaitu eta sindikatuko kide diren hautetsiek baieztatu digute urriaren hondarrean koronabide hori deseginen dutela eta hemendik urte bat edo bitara beste bide segurtatu bat eginen dutenaren promesa egin digute. Behin eta berriz galdeginik ere, Bizi eta Txirrind’Ola elkarteek ez zuten lortu erabakiorra zen urriaren 13ko bilkura hori baino lehen hautetsiek har zitzaten. Alabaina, iragan uztailaren 5eko biziestreinaldian, bi elkarteek publikoki azaldu zuten “irailean bertan BABko auzapez berriekin eta Mugikortasunen Sindikatuaren lehendakariarekin topatu nahia txirrindaren aldeko politiketaz eta bizikleta elkarteen eta bizikletari loturiko zerbitzuen arteko lankidetza hobetzeko plantan eman beharreko prozeduretaz mintzatzeko”. Txirrind’ola txirrinda lantegiak eta Bizi elkarteak 2000tik gora kide biltzen dituzte.

Azaro-Abenduko agenda

  • Azaroaren 5ean, ostegunez, 18:30-20:15: EtorkiZUna etorkinen gaia jorratzen duen Biziren lan talde tematikoaren hitzaldia – Telematikoa
  • Azaroaren 16an, astelehenez, 19:00 – 21:00 : Jakazan/k Biziren logistika lan taldearen bilkura
    Azaroaren 16an, astelehenez, 18:00-20:00: Trantsizioa Hitza Hitz lan taldearen bilkura
    Azaroaren 18an, asteazkenez, 19:00-21:00: Kide berriei harrera
    Osiraletik, igandera, azaroaren 20etik 22ra: Biltzar Nagusi Estrategikoa
    Abenduaren 2an, asteazkenez, 19:00-21:00: Biziren hilabeteko bilkura idekia
  • Abenduaren 3an, ostegunez, 18:30-20:15: EtorkiZUna etorkinen gaia jorratzen duen Biziren lan talde tematikoaren bilkura
  • Abenduaren 12an, larunbatez 09:00 – 13:00: Altxatze-Antolatzea
  • Abenduaren 16an, asteazkenez, 19:00-21:00: Kide berriei harrera
    Urtarrilaren 6an, asteazkenez, 19:00-21:00: Biziren hilabeteko bilkura idekia
  • Urtarrilaren 7an, ostegunez, 18:30-20:15: EtorkiZUna etorkinen gaia jorratzen duen Biziren lan talde tematikoaren bilkura
  • Urtarrilaren 20an, asteazkenez, 19:00-21:00: Kide berriei harrera

Osasun krisiari lotuak diren neurriak direla eta usaiako bilkuren ordutegi eta baldintzak egokituak izaiten ahalko dira. Ikusi bizimugi.eu web gunea.